window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');
Hasiera/Errefuxiatuen Munduko Eguna

Errefuxiatuen Munduko Eguna

Ekainaren 20an, Errefuxiatuen Munduko Eguna ospatzen da. Egun hori erabakigarria da gatazka armatuen, jazarpenen edo giza eskubideen urraketen ondorioz etxetik alde egin behar izan duten milioika lagunen egoerari buruz hausnartzeko. Ikuspegi – Immigrazioaren Euskal Behatokiaren datuen arabera, 2022an nazioarteko babeserako 4.086 eskaera egin ziren EAEn. Datu horrek adierazten du egindako eskaeren kopuruak nabarmen egin duela gora (+%136,9) aurreko urtearen aldean, 2021ean baino 2.361 gehiago.

Testuinguru horretan, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeek babesa eta laguntza eskaintzeko egiten duten lana aldarrikatu nahi du Sareen Sareak. Hainbat euskal gizarte-erakundek lanean ari dira errefuxiatuak euren gizarteratzeko prozesuan lagunduz.

Erakunde horiek laguntza integraleko programak ezarri dituzte, besteak beste, ostatua, osasun-arreta, lege-aholkularitza, prestakuntza eta lanerako gaikuntza, pertsona kaltebera horien eskubideak erabat baliatzen direla bermatzeko. Era berean, herritarrak errefuxiatuen errealitateen inguruan sentsibilizatzen eta kontzientziatzen dituzte, haien erabateko inklusioa oztopatzen duten estereotipoei eta aurreiritziei aurre eginez.

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren lana ez da mugatzen oinarrizko premiak betetzera, baizik eta aniztasuna sustatzera eta gizarte inklusiboa eraikitzera ere bideratuta dago. Elkartasuna eta aniztasunarekiko errespetua funtsezko balioak dira bizikidetza justua eta ekitatiboa sustatzeko, non pertsona guztiek, jatorria edozein dela ere, beren bizi-proiektuak baldintza berdinetan garatu ahal izango dituzten.

Data

2025 Eka 20

Ordua

Egun Osoan
Kategoriak
Go to Top