EUSKAL GIZARTE ZIBILAREN LEHENGO TOPAKETA “LORTU NAHI DUGUN ETORKIZUNA”
Urtarrilaren 30ean “Lortu nahi dugun etorkizuna Euskal gizarte zibilaren lehengo topaketa” ospatuko da Bilborock aretoan, Bilbon.
Topaketa Futuro en Común ekimenaren baitan sortu da. Ekimen horrek gizarte zibileko 50 erakunde, sare eta plataforma baino gehiago biltzen ditu, helburu hartuta pobreziaren tokiko eta mundu osoko kausak, desparekotasunak eta ingurumenaren babesa aztertzea eta lantzea. Jardunaldiaren antolatzaileak: UN Etxea eta Futuro en Común.