GARAPEN JASANGARRIKO HELBURUEI BURUZKO PRESTAKUNTZA ERAKUNDE SOZIALENTZAT
Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Trantsizioko eta 2030 Agendaren Eragile Anitzeko Foroak eta Actueight ekimenak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeei zuzendutako prestakuntza bat abiarazi dute, Garapen Jasangarriko Helburuei (GJH) buruzkoa. Prestakuntza praktikoa eta erraza izango da, GJHak zer diren eta erakunde sozialetan nola abiarazi ulertzeko.
Bertaratzea errazteko, lurralde bakoitzeko saio bat antolatu dute:
- GASTEIZ (2024/3/18, 9:00-10:30): Lakuako Egoitza Nagusian. 5. aretoan.
- DONOSTIA (2024/3/20, 9:00-10:30): Andia 13. A1 – Areto Nagusian.
- BILBAO (2024/3/21, 9:00-10:30): Kale Nagusia, 85 – Areto Nagusian.
Erakunde bakoitzeko gehienez 5 pertsonak parte ahal izango dute prestakuntza-saioan.