Topaketak EAJ eta PSE alderdiekin

Martxoan, Sareen Sareak bilerak egin ditu EAJrekin eta PSErekin, Sumarrek sustatutako Lege Proposamenak aurrera egitearen garrantzia azaltzeko. Lege horrek Sektore Publikoko Kontratuen Legea aldatzea planteatzen du, hitzarmen kolektibo berriek edo LGSren eguneratzeek eragindako zenbait kontratu publikotan prezioak eguneratu ahal izateko. Proposamena bat dator Hirugarren Sektore Sozialaren eskaera historiko batekin, eta berme eta segurtasun handiagoa eskainiko lioke erakunde sozialen finantzaketari; izan ere, kasu askotan, funtsezko zerbitzuak kudeatzen dituzte administrazio publikoekin lankidetzan.

Bilera EAJrekin
Bilera PSErekin

Bilerak EAJrekin eta PSErekin

Lehenengo bilera martxoaren 14an izan zen, EAJrekin, Sabin Etxean. Bilera horretan Idoia Sagastizabal Kongresuko diputatuak, Nerea Ahedo senatariak eta Ana Esther Furundarena EBBko burukideak hartu zuten parte. Sareen Saretik Pablo Moratalla, Begoña Besada eta Txema Franco bertaratu ziren. Bileran, lege-proposamenaren inguruko balorazioak partekatu zituzten eta proposamen hori bultzatzeko bideak jorratu ziren.

Martxoaren 21ean, Sareen Sarea PSErekin bildu zen, Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna sustatzeko foru diputatuak eta Oscar Seco BFAko Gizarteratzeko zuzendari nagusiak ordezkatuta. Bertan, proposamenaren informazioa kontrastatu zuten, haren norainokoari eta eraginari buruzko lehen iritziak partekatuz. PSE prest agertu zen proposamena aztertzeko, bideragarritasuna eta egon litezkeen arau-alternatibak baloratzeko helburuarekin.

Bilera horiek Sareen Sareak bultzatutako bilera-sorta baten barruan daude. Bilera horiek EH Bildurekin, PPrekin eta Sumar Euskadirekin ere egitea eskatu die hirugarren sektore sozialeko sareak, lege-proposamenaren garrantzia alderdi guztiei helarazteko.