Aurreko programetan izandako arrakastaren ondoren, Cebekek beste edizio bat abiarazi du, Sareen Sarearekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan

Cebekek boluntariotza pro-bono programaren edizio berri bat abiarazi du Bizkaiko erakunde sozialetan.

Programak Sareen Sarearen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetza du eta gizarte-erakundeei aholkularitza profesionala eskaintzea da bere helburu nagusia, kudeaketari lotutako zailtasunei eta erronkei aurre egiteko.

Orain arte, 14 erakunde sozial izan dira programa horren onuradunak eta ia 70 boluntarioen aholkularitza profesionala izan dute.

Edizio berrian parte hartzeko eskaera-epea irailaren 3ra arte egongo da zabalik.

Pro-bono programan parte hartu nahi duten gizarte-erakundeek formulario digital hau bete behar dute.

Informazio gehiagorako, harremanetan jarri Nieves Gamizekin: ngamiz@cebek.es – Tel.: 656 787 220

Cebekekmartxan jarri du boluntariotza pro-bono programaren edizio berri bat Bizkaiko erakunde sozialetan. Programa horrek Sareen Sarearen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetza du eta gizarte-erakundeei aholkularitza profesionala eskaintzea da bere helburu nagusia, kudeaketari lotutako zailtasunei eta erronkei aurre egiteko (estrategia, negozio-plana, finantzak, komunikazioa, marketina, baliabideak eskuratzea, etab.). Bestalde, programak boluntariotza egiteko aukera eskaintzen die ere Bizkaiko hainbat enpresatako profesionalei.

Aurreko edizioak oso positiboki baloratu dira. Orain arte, 14 erakunde sozial izan dira programa horren onuradun eta ia 70 boluntarioren aholkularitza profesionala jaso dute.

Edizio berri bat

Orain Cebekek edizio berri bat martxan jarri du eta eskaera egiteko epea jadanik zabalik dago irailaren 3ra arte. Pro-bono programan parte hartu nahi duten erakundeek formulario digital hau bete behar dute.

Eskaera bakoitzaren beharrak aztertu ondoren, Cebek erakundeekin harremanetan jarriko da, eskaeraren egoeraren eta lankidetza-prozesuaren berri emateko. Prozesu horretan, profesional laguntzaileek erronkak gainditzen lagunduko diete, boluntariotza birtualeko programa baten bidez.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Nieves Gamizekin, Cebek-eko Proiektu Berrien Garapeneko zuzendariarekin: ngamiz@cebek.esTel.: 656 787 220

Programaren datu orokorrak:

Datos generales Programa Pro-bono Cebek