Sareen Sarearen adierazpena Europako Parlamenturako Hauteskundeen aurrean
Europa sozialago baten alde
Ekainaren 9an Europako Parlamenturako hauteskundeak izango dira, Europa osoko milioika pertsona hautestontzietara deituta gaude, nazioartean bereziki asaldatuta dagoen testuinguru batean, non hurrengo belaunaldien etorkizun europarra eta globala kolokan jarriko duten aldaketa garrantzitsuak aurreikusten diren.
Europako Parlamentuak hartzen dituen erabakiek zuzenean eragiten diete gure bizitzei; bertan erabakitzen eta arautzen dira gizarte-politikak, ekonomia, immigrazioa, kontsumitzaileen eskubideak, ingurumena, garapen demokratikoa eta abarreko politikak. Gai garrantzitsuek, estatu eta autonomia mailan, dimentsio europarra dute.
Gaur badakigu etorkizuneko erabaki giltzarriek zerikusia izango dutela gerrarekin eta militarizazioarekin, desberdinkeriarekin eta pobrezia gorakorrarekin, Europako biztanleriaren zahartzearekin eta erronka demografikoarekin, tolerantzia ezaren hazkundearekin eta gorroto-delituen normalizazio kezkagarriarekin, klimaren eta ingurumenaren krisiarekin…
Horregatik guztiagatik, Europako Parlamentu eta Europar Batasun demokratiko, justu, inklusibo eta solidarioak behar ditugu, giza eskubideen eta bizi garen planeta bakarra zaintzearen aldeko Europa Sozial batean aurrera egiteko gai izango dena.
Indar politikoen konpromiso argia behar dugu 2030 Agendaren, Garapen Iraunkorreko Helburuen eta Gizarte Eskubideen Europako Zutabearen esparruan hartutako gizarte eta ingurumen konpromisoak defendatzeko, bai eta konpromiso horiek garatzeko baliabideak esleitzeko ere.
Pertsona guztiak bozkatzera animatzen ditugu, beren eskubide oinarrizkoena erabiltzera, Europa sozialago bat defendatzeko.
Europa solidario, justu eta demokratiko baten alde!