Joan manifestusoziala.eus webgunera eta adierazpena sinatu
Lagun iezaguzu gizarte bidezkoagoa eta berdintasunezkoagoa eraikitzen, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeei babesa emateko manifestua sinatuz.
Covid-19ren pandemiak ondorio sanitario, sozial eta ekonomiko handiak eragin ditu gizarte osoan. Bereziki, pertsona zaurgarrienengan, baita Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeetan ere. Hori dela eta, Euskadiko hirugarren sektore sozialeko sareen sareak Covid-19ren krisiari aurre egiteko proposamenen dokumentu bat onartu genuen, eta pandemiaren eraginaren aurrean Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala babesteko manifestua jasotzen duen webgune bat martxan jarri dugu, erakundeen zein pertsona fisikoen atxikimenduak jasotzeko helburuarekin.
Euskadiko hirugarren sektore sozialeko sare eta erakundeetatik ahalik eta atxikimendu gehien lortu nahi ditugu. Horregatik, zuen erakundeetatik babesa ematera gonbidatzen zaituztegu, eta modu pertsonalean ere egin dezakezue. Horretarako, zuen oinarri sozialaren artean zabaltzeko gonbita luzatzen dizuegu.