Sareen Sarea-k Kongresuaren antolakuntzan laguntzen du

2020ko uztailaren 1ean, 2an eta 3an, Gizarte Politikaren Espainiako Sarearen (REPS) VIII. Kongresua egingo da Bilbon.

Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak antolatzen dute.

Eguía Careaga Fundazioko SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren eta Sareen Sarea elkarteak laguntzen dute.

Gizarte Politikaren Espainiako Sareak xede argi bat du herritarren ongizatea babestea.

kongresuaren xedea da esparru akademikoa, agente politikoak, lanbideen kolektiboak, administrazio publikoak, ikerketa-zentroak, hirugarren sektorea, berrikuntza-plataformak, gizarte-mugimenduak eta herritarrak oro har elkartzea.

2020ko uztailaren 1ean, 2an eta 3an, Gizarte Politikaren Espainiako Sarearen (REPS) VIII. Kongresua egingo da Bilbon, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak antolaturik, Eguía Careaga Fundazioko SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren eta Sareen Sarea elkartearen lankidetzarekin, eta Gizarte Politikak Aztertzeko Europar Sarearen (Espanet) baitan.

Kongresuaren helburu nagusia gizarte politiketako ikerkuntzan adostasunak eta erronkak ixtea da, hiru gai garrantzitsuetan: zaintza, inklusioa eta aniztasuna.

Gizarte Politikaren Espainiako Sareak xede argi bat du: komunitate praktikoa eta jakintzazkoa izatea, gure inguruan herritarren ongizatea babesteko eta sustatzeko estrategia publikoak eraikitzen, inplementatzen eta ebaluatzen jarduten duten agenteentzat. Sarearen jardun horretan, kongresuak dira aurrerabide eta elkargune nagusiak (Oviedon, Madrilen, Iruñean, Alcalá de Henaresen, Bartzelonan, Sevillan, Zaragozan egin dira, eta hurrengoa Bilbon egingo da).

Hurrengo kongresuaren bidez, beste urrats bat eman nahi da Gizarte Politikako Espainiako Sarearen konfigurazioan, hainbat agente hartzen dituen ekosistema bat izan dadin: esparru akademikoa, agente politikoak, lanbideen kolektiboak, administrazio publikoak, ikerketa-zentroak, hirugarren sektorea, berrikuntza-plataformak, gizarte-mugimenduak eta herritarrak oro har.

Data garrantzitsuak

Panelen proposamenak bidaltzeko epea urriaren 10era arte egongo da zabalik. Panel bat koordinatu nahi duten pertsonek denbora-tarte horretan zehar bidali ahal izango dute beren proposamena, eta proposamen horiek Biltzarreko batzar zientifikoak baloratuko ditu. REPS sarearen aurreko biltzarretan bezala, Bilbokoan ere gai hauek erabili ahal izango dira panelen proposamenetan: gizarte-zerbitzuak, enplegua, diru-sarreraren bermea, familia, generoa, migrazioa, pobrezia eta bazterketa, osasuna, mendekotasuna, desgaitasuna, haurrak, gobernantza, kontuak ematea eta ebaluatzea, berrikuntza, globalizazioa, gorantz egiten ari diren ongizate-estatuak, etab.

Informazio gehiago: Gizarte Politikaren Espainiako Sarearen (REPS) VIII. Kongresua