Koloretako Abesbatza, Begirada, Jesus Antonio Perez Arrospide ‘Perico’, Eroski-Gureak eta DSS2016 Europako Kultur Hiriak jaso dituzte sariak
Instituzioen eta Euskadiko Hirugarren Gizarte Sektorearen ordezkaritza ugari bildu ziren , Gasteizko Europa Jauregian ONCE Euskadi 2017 Sari Solidarioen banaketan parte hartzeko, eta Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak zuzendu zuen ekitaldia.
Aurtengo edizioan, honakoak izan ziren sarituak: Coro de Colores (Instituzio, Erakunde, Elkarte, GKEen kategorian); “Begirada (Komunikazio kategorian); Jesus Antonio Perez Arrospide, ‘Perico’ (Pertsona Fisikoen kategorian); Eroski- Gureak (Enpresa kategorian), eta DSS2016, Europako Kultur Hiriak(Administrazio Publikoen kategorian).
Sarien banaketan parte hartu dute: Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakariak; Ramiro Gonzalez Vicente Arabako ahaldun nagusiak; Gorka Urtaran Vitoria-Gasteizko alkateak; Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika sailburuak; Angel Sanchez, ONCEko zuzendari nagusiak; eta Javier Dominguez, ONCE Euskadiko Lurralde Kontseiluko presidenteak. Horiez gain, euskal gizarte zibilaren parte hartzea, eta gonbidatu ugari izan dira.
ONCE Euskadi 2017 Sari Solidarioen epaimahaia ondokoek osatu dute: Jose Antonio Patricio Euskadin RTVEren zuzendari erregionalak; Juan Prada, Araban ‘El Correo’ egunkariko zuzendariak; Josetxo Hernandez Euskadiko Lan Sozietateak (ASLE) elkarteko zuzendari-kudeatzaileak; Julia Hernandez, Arartekoaren ondokoak; Iñaki Irusta Gurutze Gorriko presidente autonomikoak; Mikel Malkorra EDEKAko presidenteak; Imelda Fernandez ONCEko kontseilari nagusiak; Javier Dominguez ONCE-Euskadiko Lurralde Kontseiluko presidenteak, eta Juan Carlos Anduezak, ONCE-Euskadiko lurralde ordezkariak.