Maiatzaren 12a, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna
Aurten, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna modu birtualean ospatuko dugu, Youtubeko gure kanaletik zuzenean jarraitu ahal izango duzun ekitaldi batekin.
Maiatzaren 12an Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatzen dugu. Aurten ere, pandemiaren eraginez, ezin izango dugu egun berezi hau sektoreko pertsona eta erakunde guztien artean partekatzeko moduko ekitaldi bat egin. Baina ez dugu ospatzeko aukera alde batera utzi nahi eta ekitaldi birtual bat antolatu dugu, gure Youtubeko kanaletik zuzenean jarraitu ahal izango duzuena. Ekitaldia maiatzaren 12an, goizeko 9:30ean, hasiko da eta ikusteko esteka honetara jo beharko duzu: https://www.youtube.com/watch?v=8Z3laLvIPxg
Aurten #SAREIDOSKOPIO kanpaina abiarazi dugu, transformazio sozialeko unibertso bat. Formek eta koloreek eskaintzen diguten aniztasun horren bidez, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozial bat ikusten dugu, egunetik egunera dibertsitatea, elkartasuna, inklusioa edo independentzia bezalako balioetan oinarritutako gizarte baterantz aurrera egiteko lan egiten duena.
Ekitaldian Iñigo Urkullu Lehendakariak parte hartuko du eta Sareen Saria saria emango dugu. Sari honen bidez, Euskadi solidarioagoa, kohesionatuagoa eta inklusiboagoa eraikitzen lagundu duten konpromiso eta lana duten pertsonen ibilbidea aitortzen dugu. Aurten, Mª Ángeles Arbaizagoitiari emango diogu, boluntariotzan 30 urte baino gehiagoko eskarmentua duena. Bere ibilbide luze eta oparoan erantzun kolektiboak eraiki ditu osasun mentalaren esparruan, eta erreferente bat da sektore osoan, Araban eta Euskadin ere.
Gainera, mahai-inguru oso interesgarri bat egingo dugu, Covid-19ren krisiaren aurrean erakunde sozialek erakutsi duten erresilientziaren inguruan. Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiko koordinatzaile Lucía Merinok gidatutako solasaldi batean, gizarte-eremu ezberdinetako hiru euskal elkarteren testigantzak entzungo ditugu. Elkarte horiek krisialdian nola lan egin duten eta gizarte-premia desberdinei erantzuteko abian jarri dituzten programak azalduko dizkigute.
Maiatzaren 12an gure Youtubeko kanalera konektatu zaitez eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren eguna elkarrekin ospa dezagun!