window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');
Home/Albisteak

Lankidetzako gobernantza aldarrikatu du Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak bere ospakizun egunean

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Legearen bederatzigarren urtemuga

Ekitaldia antolatu dugu Gasteizen, Lehendakariaren parte-hartzearekin eta politika publikoetan sektoreak duen zeregin giltzarria aldarrikatu dugu bertan. Gainera, Concha Claverori 2025eko Sareen Saria eman diogu gizarteratzearen, genero-berdintasunaren eta gizarte-politiken diseinuan lankidetzan aritzearen alde egindako lanagatik.
2025-05-07T13:19:05+02:006 May 2025|

Lankidetzazko gobernantzaren mantrak

Ekintza parte-hartzailea Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko sareekin

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Egunean, lansaio bat antolatu dugu gure sareekin, lankidetza publiko-sozialari buruz hausnartzeko. Topaketak funtsezko lau ideia eta ibilbide-orri partekatu bat utzi dizkigu, konfiantzan, ezagutza kokatuan eta konpromiso kolektiboan oinarritutako elkarlaneko gobernantzarantz aurrera egiten jarraitzeko.
2025-05-07T17:31:33+02:002 May 2025|

Maiatzaren 6an Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatuko dugu Gasteizen

Elkarrekin garena, batera egiten duguna

Aurten, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatuko dugu Gasteizko Artium Museoan. Ekitaldi horretan, Lehendakariak parte hartuko du, eta 2025eko Sareen Saria emango zaio Concha Clavero Molinari.
2025-04-16T16:35:54+02:0016 April 2025|

Concha Clavero Molinak jasoko du 2025eko Sareen Saria

Gizarteratzea, berdintasuna eta lankidetzazko gobernantza sustatzeagatik

Aurten Concha Clavero Molinari emango diogu Sareen Saria, gizarteratzearekin, genero-berdintasunarekin eta gizarte-erakundeen eta administrazio publikoen arteko elkarlaneko gobernantzarekin duen konpromisoa eta ibilbide luzea aitortuz. Sari-ematea maiatzaren 6an izango da, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatzeko Gasteizko Artium Museoko auditorioan egingo den ekitaldian.
2025-04-29T16:28:45+02:001 April 2025|

Euskadik demokrazia eta jasangarritasunarekin duen konpromisoa berretsi du 2030 Agenda Foroaren Osoko Bilkuran

Sareen Sarea 2030 Agenda Euskadi Foroaren VIII. Osoko Bilkuran izan da

Saio horretan Gizarte Berrikuntzarako eta 2030 Agendako 2025-2028 Plana onartu da, Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) lotutako ikuspegi parte-hartzaile eta eraldatzaile batetik datozen urteetako jarduna gidatuko duen ibilbide-orria.
2025-03-27T12:43:14+01:0027 March 2025|

Sareen Sareak aitortza jaso du Euskadi 2030 Agenda Sarietan GJHren alde duen konpromisoagatik

Garapen Jasangarrirako Helburuen integrazioari egindako aitortza publikoa

Euskadi 2030 Agenda Sarien lehen edizioan, Konpromisoa kategorian, sari bat jaso dugu, erakundeek GJHen inplementazioarekin duten hasierako konpromisoa nabarmentzen duena. Ekitaldian, Imanol Pradales lehendakaria buru izan da eta hainbat gizarte-eragiletako ordezkariak bildu dira.
2025-02-25T08:21:20+01:0024 February 2025|
Go to Top