window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');
Hasiera/Tag: 2024

Europa sozialago baten alde

Sareen Sarearen adierazpena Europako Parlamenturako Hauteskundeen aurrean

Ekainaren 9ko Europako hauteskundeak direla eta, Europa osoko milioika pertsona hautestontzietara deituta gaude, nazioartean bereziki asaldatuta dagoen testuinguru batean. Hurrengo belaunaldien etorkizun europarra eta globala kolokan jarriko duten aldaketa garrantzitsuak aurreikusten dira. Horregatik, Sareen Saretik Europako Parlamentu eta Europar Batasun demokratiko, justu, inklusibo eta solidario baten beharra aldarrikatzen dugu, giza eskubideen eta gure planetaren zaintzaren aldeko Europa Sozial batean aurrera egiteko gai izango dena.
2024-05-27T15:33:03+02:002024ko Maiatzak 27|

Maiatzaren 10ean Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatuko dugu Bilbon

Itsasmuseumeko areto nagusian

Aurten, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatuko dugu Bilbon. Ekitaldian, lehendakariak parte hartuko du eta 2024ko Sareen Saria emango diogu Gonzalo Rodríguez Aguirregoitiari.
2024-05-03T09:23:41+02:002024ko Apirilak 20|

Sareen Sareak Euskadirentzako etorkizun inklusiboagoa eta jasangarriagoa proposatu die alderdi politikoei

Eusko Legebiltzarrerako 2024ko hauteskundeak

Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala alderdi politiko nagusiekin bildu da eta bere eskaerak helarazteko. Gizarte berdinzaleago eta integratzaileago baterantz aurrera egitea da proposamen sorta horren helburu nagusia, bizikidetza, inklusioa eta ekonomia sozial eta solidarioa sustatuz.
2024-12-17T12:49:20+01:002024ko Apirilak 9|

Gonzalo Rodriguez Aguirregoitiak jasoko du 2024ko Sareen Saria

Gizarteratzeko eta Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala indartzeko boluntario eta profesional gisa hiru hamarkada baino gehiagoko ibilbideari aitorpena

Saria datorren maiatzaren 10ean emango da Bilbon, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatzeko ekitaldian. Bere ibilbidean zehar, Gonzalo Rodriguez funtsezko figura izan da sektorearen eta hainbat erakunderen arteko sare-lanaren arloan.
2024-04-02T06:00:46+02:002024ko Apirilak 2|

“Sareen Saria 2024”: Hautagaiak aurkezteko epea ireki dugu

Euskadi inklusiboago baten aldeko konpromisoari egindako aintzatespen publikoa

2024ko otsailaren 29ra arte zabalik egongo da 2024ko "Sareen Saria"ri hautagaitzak aurkezteko epea. Saria maiatzean emango da, Bilbon ospatuko dugun Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguneko ekitaldian.
2024-01-29T09:44:07+01:002023ko Abenduak 1|
Go to Top