Umeekin Sareen Sarean sartu da

Dagoeneko 17 dira Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko sarean bildutako erakundeak

Ezohiko Batzar Nagusian, Umeekin federazioa kide berri izatea onartu du Sareen Sareak. Haur eta Nerabe Minbizidunen Gurasoen Euskal Federakundearen sarrera aho batez onetsi dute Sareen Sareko kide guztiek.