EUSKADIKO HIRUGARREN SEKTORE SOZIALAK HAZTEN JARRAITZEN DU

2021eko Barometroaren txostena argitaratu da

Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiak egindako txostenean argitaratutako datuen arabera, 40.000 profesionalek eta 160.000 boluntariok baino gehiagok osatzen dute Euskadi bidezkoago eta sozialki inklusiboago baten alde egunero lan egiten duten 4.000 gizarte-erakundetik gorako sektorea.