Adinekoekiko Euskal Estrategia Berria

Estrategian Euskofederpen eta Lares Euskadi erakundeek parte hartu dute, Sareen Sarearen parte diren eta pertsona nagusien eremuan lan egiten duten erakundeek, hain zuzen

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek aurkeztutako estrategiarentzat "funtsezkoa izan da zahartze aktiboa bizitza osoaren ikuspegitik integratzea, bai pertsona autonomoentzat, bai gero eta laguntza eta zainketa handiagoak behar dituztenentzat".