Thomas Holdbrook izango da 2023ko Sareen Saria

Euskadin hainbat kolektibo gizarteratzearen arloan boluntario eta profesional gisa hiru hamarkadetatik gora egindako lanari aitortza

Datorren maiatzaren 12an, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Egunean, 2023ko Sareen Saria emango diogu Thomas Holdbrook-i, Asumdwe Nkabon Euskadiko ghanatarren elkartearen sortzaileari. Euskadi solidarioagoa, kohesionatuagoa eta inklusiboagoa eraikitzeko konpromisoa eta lana aitortzen ditu sari horrek.