Eusko Legebiltzarrak Haur eta Nerabeen Legea eta Lankidetzarako eta Elkartasunerako Legea onetsi ditu

Arauek Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren ekarpenak dituzte

Sareen Sareko Haurren, Nerabeen eta Gazteen Eskubideen Batzordeak oso positibotzat jotzen du Lege berri hori; izan ere, babes-mekanismoak hobetuko ditu, ingurune seguruak sustatuko ditu eta Euskadiko adingabeentzako estaldura eta prestazio handiagoak bermatuko ditu.