Inklusioa, aniztasuna eta errespetua: Oztoporik gabeko hezkuntza baterantz
Urtarrilak 24: Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna
Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna dela eta, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak ekitatean eta inklusioan oinarritutako hezkuntza-eredua garatzeko duen konpromisoa aldarrikatzen dugu. Pertsona bakoitzak, bere jatorria edo egoera sozioekonomikoa edozein izanik ere, kalitatezko hezkuntza bermatuta izango duen eredu baten alde egiten dugu Sareen Sarean.