Urtarrilak 24: Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna

Urtarrilaren 24an Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Pertsona guztientzat kalitatezko eta doako hezkuntza aldarrikatzen dugu Sareen Sarean. 

Hezkuntza oinarrizko eskubidea da eta gizarte bidezkoago eta berdinzaleago baterantz aurrera egiteko oinarria ere.

Horregatik, eskolatze-prezoseu orekatua defendatzen dugu, pertsona kalteberenen beharretan oinarritua eta edozein segregazio mota behin betiko ezabatuko duena.

Sareen Sarean, aniztasuna sustatu eta babestu beharreko aberastasuna dela ulertzen dugu. Hezkuntzak errespetua, elkartasuna eta haurren parte-hartze aktiboa sustatu behar dituela uste dugu.

Era berean, uste dugu haurrenganako tratu ona ere funtsezkoa dela hezkuntzaren esparruan. Gure ustez, garrantzitsua da oinarrizko eskubide hori betetzea, ikasgelak indarkeriarik gabeko gune izan daitezen eta haurrak eta nerabeak errespetatuak diren ingurunean hazteko.

Sareen Sarean defendatzen dugun ikuspegiaren lekuko da Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialean egiten den lan handia. Euskal gizarte-erakundeek proiektu berritzaileak garatzen dituzte.

Beste proiektu batzuen artean, honako hauek azpimarra ditzakegu: familia kalteberei laguntzeko programak; lankidetza eta gizarte-eraldaketarako hezkuntza programak; irisgarritasun teknologikoa hobetzeko eta eten digitalaren aurka borrokatzeko ekimenak; edo osasun mentaleko arazoak dituzten haur, nerabe eta gazteei buruzko ikerketa-proiektuak.

Horregatik guztiagatik, Hezkuntzaren Nazioarteko Egunean, oztopoak ezabatu eta aukera-berdintasuna, ekitatea eta justizia soziala bermatuko dituen hezkuntza-eredu bat aldarrikatzen dugu.

Urtarrilaren 24an Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna dela eta, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak ekitatean eta inklusioan oinarritutako hezkuntza-eredua garatzeko duen konpromisoa aldarrikatzen dugu. Pertsona bakoitzak, bere jatorria edo egoera sozioekonomikoa edozein izanik ere, kalitatezko doako hezkuntza bermatuta izango duen eredu baten alde egiten dugu Sareen Sarean. 

Hezkuntza-eredu berri baterantz

Hezkuntza oinarrizko eskubidea da eta gizarte bidezkoago eta berdinzaleago baterantz aurrera egiteko oinarria ere. Horregatik, eskolatze-prezoseu orekatua defendatzen dugu, pertsona kalteberenen beharretan oinarritua eta edozein segregazio mota behin betiko ezabatuko duena. Sareen Sarean, aniztasuna sustatu eta babestu beharreko aberastasuna dela ulertzen dugu. Aniztasuna balioesten duen hezkuntza-sistemak errespetua, elkartasuna eta haurren parte-hartze aktiboa sustatzen ditu. Hori bermatuz gero, etorkizunean, gizarte bidezkoago eta inklusiboago bateranzko aldaketaren protagonista izango dira haurrak.

Era berean, uste dugu haurrenganako tratu ona ere funtsezkoa dela hezkuntzaren esparruan. Gure ustez, garrantzitsua da oinarrizko eskubide hori betetzea, ikasgelak indarkeriarik gabeko gune izan daitezen eta haurrak eta nerabeak errespetatuak diren ingurunean hazteko.

Bestalde, Sareen Sarean hezkuntzari begira defendatzen dugun beste zutabeetako bat erantzunkidetasuna da. Eredu hori ikasgeletatik haratago doa eta, hortaz, administrazio publikoen, herritarren eta hainbat gizarte-eragileren konpromiso bateratua eskatzen du. Horregatik, gizarteko eragile guztiak inplikatuko dituzten hezkuntza proiektu komunitarioak aurrera eramatearen garrantzia azpimarratzen dugu.

Oztoporik gabeko hezkuntza baten aldeko ekarpenak

Oztoporik gabeko hezkuntza-eredu inklusiboa ahalik eta lasterren lortzeko helburua dugu Sareen Sarean. Ildo horretan, gure erakundeko Haurren, Nerabeen eta Gazteen Eskubideen Batzordeak ekarpenak egin dizkie arau-proiektu berriei horien edukiak hobetzeko, hala nola Haurren eta Nerabeen Lege Proiektuari.

Sareen Sarean defendatzen dugun ikuspegiaren lekuko da Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialean egiten den lan handia. Euskal gizarte-erakundeek proiektu berritzaileak garatzen dituzte, astialdi-hezitzailetik, hezkuntza araututik edota gizarteratze eta laneratzetik ere. Proiektu horiek, arrakalak murrizteko eta pertsona bakoitzak ahalik eta potentzial handiena lortzeko tresnak dituela ziurtatzeko helburua dute. Beste proiektu batzuen artean, honako hauek azpimarra ditzakegu: familia kalteberei laguntzeko programak; lankidetza eta gizarte-eraldaketarako hezkuntza programak; irisgarritasun teknologikoa hobetzeko eta eten digitalaren aurka borrokatzeko ekimenak; edo osasun mentaleko arazoak dituzten haur, nerabe eta gazteei buruzko ikerketa-proiektuak.

Horregatik guztiagatik, Hezkuntzaren Nazioarteko Egunean, oztopoak ezabatu eta aukera-berdintasuna, ekitatea eta justizia soziala bermatuko dituen hezkuntza-eredu bat aldarrikatzen dugu. Administrazioen, herritarren eta gainerako gizarte-eragileen benetako konpromisoarekin, inklusioan, aniztasunean eta ekitatean oinarritutako hezkuntza sortzeko aukera izango dugu.