window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');
Hasiera/Tag: tercer sector social de euskadi

Otsailak 15: Haur Minbizidunen Nazioarteko Eguna

Minbizia duten adingabeentzako osoko arreta baten alde

Haur Minbizidunen Nazioarteko Egunean, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeek minbizia duten adingabeei eta haien familiei arreta integrala emateko egiten dituzten ahaleginak ikusarazi nahi ditugu. Umeekin federazioak Haur eta Nerabe Minbizitik bizirik atera direnentzako Epe Luzeko Jarraipen Programa bat eskatzen du. .

2024-02-15T05:01:02+01:002024ko Otsailak 15|

Inklusioa, aniztasuna eta errespetua: Oztoporik gabeko hezkuntza baterantz

Urtarrilak 24: Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna

Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna dela eta, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak ekitatean eta inklusioan oinarritutako hezkuntza-eredua garatzeko duen konpromisoa aldarrikatzen dugu. Pertsona bakoitzak, bere jatorria edo egoera sozioekonomikoa edozein izanik ere, kalitatezko hezkuntza bermatuta izango duen eredu baten alde egiten dugu Sareen Sarean.

2024-01-29T09:17:39+01:002024ko Urtarrilak 23|

iLabaren 1. Foro Irekian parte hartu dugu

Sareen Sarea agente eragilea da partaidetzako berrikuntza-gune honetan

Urtarrilaren 17an, iLabaren 1. Foro Irekia egin da eta, bertan, talde eragilea aurkezteaz gain, parte hartzeko Proiektu Esperimentalen Deialdira aurkeztu nahi duten ekimenei kontrastaterako eta laguntzarako saio bat eskaini zaie.

2024-01-31T13:58:24+01:002024ko Urtarrilak 18|

Hirugarren Sektore Sozialaren iraunkortasunerako gakoak

Ikerlanak sektorean finantzazio iturrien dibertsifikazio beharra nabarmentzen du

Ferrer i Guàrdia Fundazioak Estatuko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen finantzaketari buruzko azterlanaren emaitzak aurkeztu ditu. Bertan, Sareen Sareak Euskadiko errealitateari buruzko datuak eman ditu.

2024-01-29T09:29:51+01:002023ko Abenduak 28|

Zainketa eredu berri baten aldeko akordioa Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaian

Soraia Chacón, EEZMren presidente berria

Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren azken bileran, akordio bat onartu da zainketen aldeko herri-itunaren inguruan. Gainera, Soraia Chaconek Borja Doval ordezkatu du EEZMko presidente gisa, eta zaintza unibertsaleko sistema publiko eta komunitario baterantz aurrera egitearen garrantzia nabarmendu du.

2024-01-29T09:33:23+01:002023ko Abenduak 21|

Sareen Sareak bere Kode Etikoa onartu du

Erakundearen Gobernu eta Kudeaketarako Esparru Etikoa eta Kode Etikoa onartu dira

2022an gobernantza-modu berrien inguruan hasitako hausnarketa-prozesuaren ondorioz eta erantzunkidetasun, zeharkakotasun, subsidiariotasun eta iraunkortasun printzipioetan oinarrituta.

2024-01-29T09:34:24+01:002023ko Abenduak 19|

“Sareen Saria 2024”: Hautagaiak aurkezteko epea ireki dugu

Euskadi inklusiboago baten aldeko konpromisoari egindako aintzatespen publikoa

2024ko otsailaren 29ra arte zabalik egongo da 2024ko "Sareen Saria"ri hautagaitzak aurkezteko epea. Saria maiatzean emango da, Bilbon ospatuko dugun Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguneko ekitaldian.
2024-01-29T09:44:07+01:002023ko Abenduak 1|
Go to Top