window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');
Hasiera/Albisteak/Haurren, nerabeen eta gazteen eskubideak

Haurren, nerabeen eta gazteen eskubideen alorrean Sareen Saretik eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialetik egiten den lanari buruzko albisteak.

Kalteberatasun egoeran dauden haurren, nerabeen eta gazteen eskubide digitalen egoeraren aztergai

ParticipaTIC 2024 ikerlanaren ondorioak

Kolektibo kalteberenen artean arrakala digitalek jarraitzen dutela nabarmentzen du ikerketak, eta inklusio digitala bermatzeko laguntza garrantzitsua dela azpimarratzen du. Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko hainbat erakundek parte hartu dute azterlan horretan, zeinetan adingabeen eta gazteen eskubide digitalak bermatzeko erronka eta aukera nagusiak aztertzen dira.
2024-12-12T13:54:56+01:002024ko Abenduak 4|

Haur eta Nerabeen Euskal Legearen gakoak: haur eta nerabeen eskubideen berme integrala

Azaroak 20: Haurren Eskubideen Munduko Eguna

Haurren Eskubideen Munduko Eguna dela eta, Legearen gakoak errepasatuko ditugu, funtsezko tresna baita Euskadiko haur eta nerabeen eskubideak, babesa, parte-hartzea eta ongizatea bermatzeko.
2024-12-03T14:01:06+01:002024ko Azaroak 19|

Haur eta nerabeen eskubideekin duen konpromisoa berretsi dezala eskatu diogu Eusko Legebiltzarrari

Azaroak 20: Haurren Eskubideen Munduko Eguna

Euskadin haur eta nerabeentzako etorkizun hobea bermatzeko betetzear dauden erronkak errepasatu ditugu, eta haurren parte-hartze aktiboaren garrantzia aldarrikatu dugu, haien eskubideak bermatzeko baliabide-hornidura egokiaren beharrarekin batera.
2024-11-18T09:39:02+01:002024ko Azaroak 18|

Euskadiko haurren eta nerabeen partaidetzaren sustapenari buruzko tailerra

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen jardunbide egokiak azaldu dira

Tailer honek Sareen Sareko Haurren, Nerabeen eta Gazteen Eskubideen Batzordearen lankidetza eta partaidetza izan du, eta haurren eta nerabeen parte-hartze aktiboa indartzea eta sustatzea du helburu.
2024-10-10T11:07:26+02:002024ko Uztailak 12|

Euskadiko politika publikoetan adingabeek parte hartzeko ekimenen mapaketa

Haurren eta nerabeen parte-hartzea sustatuz

Este proyecto, que nace de la Comisión Mixta de Infancia, Adolescencia y Juventud de la Mesa de Diálogo Civil de Euskadi, busca iniciativas del Tercer Sector Social de Euskadi que empoderen a niños, niñas y adolescentes para su participación activa en las políticas públicas, en consonancia con los objetivos. Para participar, se debe cumplimentar un cuestionario antes del 12 de abril.

2024-03-04T11:37:14+01:002024ko Martxoak 4|

Eusko Legebiltzarrak Haur eta Nerabeen Legea eta Lankidetzarako eta Elkartasunerako Legea onetsi ditu

Arauek Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren ekarpenak dituzte

Sareen Sareko Haurren, Nerabeen eta Gazteen Eskubideen Batzordeak oso positibotzat jotzen du Lege berri hori; izan ere, babes-mekanismoak hobetuko ditu, ingurune seguruak sustatuko ditu eta Euskadiko adingabeentzako estaldura eta prestazio handiagoak bermatuko ditu.

2024-02-16T11:27:52+01:002024ko Otsailak 16|

Otsailak 15: Haur Minbizidunen Nazioarteko Eguna

Minbizia duten adingabeentzako osoko arreta baten alde

Haur Minbizidunen Nazioarteko Egunean, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeek minbizia duten adingabeei eta haien familiei arreta integrala emateko egiten dituzten ahaleginak ikusarazi nahi ditugu. Umeekin federazioak Haur eta Nerabe Minbizitik bizirik atera direnentzako Epe Luzeko Jarraipen Programa bat eskatzen du. .

2024-02-15T05:01:02+01:002024ko Otsailak 15|
Go to Top