window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');
Hasiera/AURKEZPENA: ESKU-HARTZE SOZIALERAKO GIZARTE TEKNOLOGOA

AURKEZPENA: ESKU-HARTZE SOZIALERAKO GIZARTE TEKNOLOGOA

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak, Enplegu eta Gizarteratze Sailburuordetzaren bitartez eta APTES eta Home Care Lab (SSI Taldea) erakundeen lankidetza exekutiboarekin, Esku-hartze Sozialerako Gizarte Teknologoaren Prestakuntza Espezialitatearen diseinua, garapena eta pilotatzea abiatu du. Gizarte Teknologoa PREST! (prestakuntza-espezialitatea) deitu diote.

Horren bidez, zuzeneko esku-hartze sozialean lan egiten dutenei Gizarte Teknologiako gaitasunak eman nahi dizkiete. Horrela:

·        rol edo profil hori dutenek laguntzen dituzten pertsonak soluzio digitaletara hurbiltzea, haien beharretara, denboretara, gaitasunetara eta abarretara egokituta.

·        oinarri profesional ahaldundua izatea arlo digitalean, esku-hartze sozialeko erakundeen eraldaketa digitalerako prozesua posible izan dadin.

·        gizarte-testuinguruen aniztasuna kontuan hartuko duen teknologia garatu ahal izatea, garapen digitaleko profesionalen eta esku-hartzekoen arteko hartu-emanari esker.

Esku-hartze sozial publikoko, Hirugarren Sektore Sozialeko eta pribatuko profesionalekin partekatu nahi dute ekimena eta, horretarako, antolatu topaketa bat antolatu dute:

Data: 2024ko martxoak 19,

Ordua: 9.30etik 11.30era

Tokia: Ensanche Eraikina, Zabalgune Plaza, 11 48009 – Bilbo.

Etortzekoa bazara, eskertuko genizuke martxoaren 15a baino lehen baieztatzea parte hartuko duzula, esteka honen bidez.

Data

2024 Mar 19
Iraungita!

Ordua

09:30 - 11:30

Informazio Gehiago

Izena eman

Localización

Edificio Ensanche
Kategoriak

Organizador

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco
Izena eman
Go to Top