ZAINKETEI BURUZKO KONGRESUA: ZAINKETEN ALDEKO EUSKAL ITUNA ERAIKITZEN
Eusko Jaurlaritzak antolatutako kongresua azaroaren 15ean eta 16an egingo da eta zainketen eredu publikora eta komunitariora zuzendutako bidean mugarri bihurtu nahi du.
Horrez gain, prospekziorako, eztabaidarako eta proposamenetarako gunea izan nahi du. Erronkak eta estrategiak identifikatzeko eremua. Eta berdintasunean aurrera egiteko, zainketak hobetzeko eta erronka demografikoari aurre egiteko politika publikoen ebaluazioari, berrikuntzari eta kalitateari proiekzioa eta bultzada emateko gunea.
Sareen Sareak azaroaren 15eko saioan hartuko du parte “Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak zainketei egiten dien ekarpena” gaiaren inguruan. Bertan, bazterkeria eta desgaitasuna, haurrak, nerabeak eta adinekoak oinarritzat hartuta, zainketen inguruko gogoetak eta gomendioak aurkeztuko ditu.