window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');
Hasiera/#EKINTZAILETZARENOSTIRALAK IKASTAROAREN EDIZIO BERRIA URTARRILETIK AURRERA

#EKINTZAILETZARENOSTIRALAK IKASTAROAREN EDIZIO BERRIA URTARRILETIK AURRERA

Negozio ideia bat duzu eta laguntza behar duzu martxan jartzeko? Gustatuko litzaizuke zure jarduerak eragin sozial eta ekologiko positiboa izatea?

Urtarrilean #EkintzailetzarenOstiralak ikastaroaren edizio berri batekin itzuliko gara, kulturartekotasunean eta ekonomia sozial eta solidarioan zentratuta ekin nahi duten pertsonentzako ikastaro bat.

Koop SF 34 eta Magarik gabeko Ekonomialariak erakundeek antolatutako ikastaroa doakoa da eta Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen dute.

Aurreko edizioan bezala, negozio bat martxan jartzeko gai interesgarriak landuko ditugu, negozioak gizartean eta ingurumenean duen eragina kontuan hartuta. Ikastaroa elkartrukerako eta talde-ikaskuntzarako gunea ere bada, eta bertan parte-hartzaileen arteko lankidetza ardatz nagusia da.

Ikastaroaren edukiak online plataforman egongo dira eskuragarri eta, bi ostiralero, Harrobi Plazan 4an (Bilbo) bilduko gara, gai bakoitza denen artean lantzeko.

Ez galdu aukera hau zure proiektuan aurrera egiteko, prestakuntza jasotzeko, gaitasun pertsonalak eta kolektiboak garatzeko eta zure ekintzailetza-prozesua partekatu ahal izateko pertsonak ezagutzeko.

Urtarrilean hasiko den programa aurkezteko, datorren abenduaren 10ean, 16: 00etan Koopsf34an, San Frantzisko auzoko harrobi plazan, elkartuko gara. Egun honetan programa aurkeztuko dugu eta parte hartu nahi dugunok aurpegia jarri eta dituzuen proiektuak eta ideiak ezagutzen hasiko gara.

Oraintxe bertan eman dezakezu izena e-mail honetara idatziz: ecosfron.euskadi@ecosfron.org

Data

2021 Abe 10
Iraungita!

Ordua

16:00 - 18:00
Kategoriak
Go to Top