window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');
Hasiera/GASTEIZ KONEXIOAN: GO!AZEN ELKARREKIN! MUNDUKO GAZTEAK BATERA PANDEMIARI AURRE EGITEN

GASTEIZ KONEXIOAN: GO!AZEN ELKARREKIN! MUNDUKO GAZTEAK BATERA PANDEMIARI AURRE EGITEN

Gasteizko eta munduko beste toki batzuetako gazteek bat egingo duten Go!azen-ekin pandemiari nola aurre egiten dioten erakusteko.

ETBko gazteen telesaileko Lorea Intxausti eta Xanti Korkostegi aktoreek parte hartuko dute sentsibilizazio-jardunaldi honetan.

Musikaren, dantzaren, bideoen, umorearen, sorpresen eta testigantzen bidez, gazteek ezagutaraziko dute nola bizi dituzten garai hauek munduko hainbat tokitan, eta pandemian duten rolari buruzko hausnarketa egingo dute.

Zehazki, Gasteizko Haur eta Nerabeen Elkarguneko gazteek hartuko dute parte. Udal-espazio horretan haurrek gai interesgarriei buruzko iritzi eta proposamenak adierazi eta partekatzen dituzte, eta adierazten dute zer iruditzen zaien garrantzitsua eta beharrezkoa hiriarentzat, betiere parte-hartzetik abiatuta eta hiriko elementu aktibo eta arduratsu gisa.

Itaka-Escolapios kolektiboko gazteek ere parte hartuko dute. Gasteizko kolektibo horrek (zeina beste herrialde eta hiri batzuetako taldeekin harremanetan dagoen etengabe) balioetan oinarritutako hezkuntza sustatzen du, besteak beste, denbora librean, elkartasunean, kulturartekotasunean eta errespetuan.

Gainera, Togo, Gabon, Kolonbia eta Indiako gazteek ere parte hartuko dute; herrialde horietan Arabako garapenerako GKE-ek garapenerako lankidetza-proiektuak lantzen dituzte hainbat arlotan.

Ikigai Dance Studio taldeko gazteen emanaldiek igande-arratsaldea animatuko dute. Hiri-dantzako eskola bat da, eta bertako gazteek laguntasuna, diziplina eta antzeko balioak ikasten dituzte dantzaren bidez.

Saiorako sarrera librea eta doakoa da, edukiera bete arte. Dena dela, gomendatzen da aldez aurretik lekua ziurtatzea hemen. Gainera, Lorea eta Xantik hainbat sorpresa prestatu dituzte jardueran parte hartuko duten lagunekin; beraz, horietan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute aurreko estekan, une dibertigarri horien protagonistak izango diren pertsonak hautatzeko zozketan parte hartu ahal izateko.

Jardunaldi honen seigarren edizioa azaroaren 28an, igandean, izango da, 18:00etanGasteizko Europa Biltzar Jauregian, Francisco de Vitoria auditoriumean. Aurrez aurreko ekimena izan ez ezik, internet bidez ere jarraitu ahal izango da zuzenean Euskadiko Garapenerako GKE‑en Koordinakundearen YouTubeko kanalean: www.youtube.com/ONGDEuskadi

 

  • HASIERA: Azaroa 28 – 18:00 h.
  • BUKAERA: Azaroa 28 – 19:30 h.
  • KATEGORIA: JARDUNALDIAK
  • NON: Europa Biltzar Jauregia, Francisco de Vitoria auditoriuma

Data

2021 Aza 28
Iraungita!

Ordua

18:00 - 20:00
Kategoriak
Go to Top