GAZTEAK HIRUGARREN SEKTORE SOZIALEKO ERAKUNDEETAN SARTZEA: MOTIBAZIOAK, ITXAROPENAK, HARRERAK
Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiak odnorengo jardunaldia antolatu du: “Gazteak Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetan sartzea: motibazioak, itxaropenak, harrerak”. Gasteizen izango da, martxoaren 6an, Europa Jauregian.
Testuingurua:
2020ko Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Liburu Zuriaren arabera, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeak heldutasun-maila bat lortzen ari dira, eta horrek hainbat erronka planteatzen ditu: plantillen belaunaldi-erreleboari eta oinarri sozialari aurre egitea, eta, aldi berean, eta pertsona horiek aritzen diren erakundeekin lotzeko eta konprometitzeko estilo eta egiteko modu berriak integratzea eta asimilatzea. Jardunaldi honetan, erakundeen belaunaldi-erreleboari eta gizarte-iraunkortasunari buruz hausnartu nahi dugu, erakundeotan sartzen diren gazteen ikuspegitik. Zer motibazio dituzte gazteek Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetako profesional edo boluntario gisa parte hartzeko? Zer irudi eta itxaropen dituzte gure erakundeei buruz bertan sartzean? Zer errealitate aurkitzen dute? Eta Hirugarren Sektore Sozialaren aldetik, zer espero eta zer jasotzen dute erakundeek iristen diren gazteengandik?