GIZARTE-ERALDAKETARAKO HEZKUNTZARI BURUZKO IV. JARDUNALDIAK
Giza eskubideak, guztientzako eskubide? Begirada kritiko bat hezkuntzatik.
Egitaraua
-2021eko irailaren 24a, ostirala
- 18:00 – 18:15 Jardunaldien hasiera
- 18:15 – 19:15 Inaugurazio-hitzaldia elkarrizketa bidez
- 19:15 – 19:45 Galde-erantzunak
- 19:45 – 20:00 Lehen egunaren amaiera-ekitaldia
Helena Maleno
Giza Eskubideen defendatzaile, ikertzaile, idazle, militante eta kazetari espainiarra. Aditua da migrazioetan eta gizakien salerosketan. Marokon bizi da duela 20 urte baino gehiagotik; bertatik salatzen ditu Hegoaldeko Mugan egiten diren giza eskubideen urraketak, eta komunitate migratzaileekin egiten du lan, haien eskubideen defentsan. Caminando Fronteras Kolektiboaren sortzailea da, eta UIBko honoris causa doktorea.
Arturo Orrego
Filosofo eta teologo kolonbiarra, Filosofian doktorea, Filosofia Latinoamerikarreko Magisterra, eta hezkuntzan, kulturan eta politikan aditua. Hainbat liburu, liburuetako kapitulu eta artikulu akademiko idatzi ditu filosofia latinoamerikarrari buruz, hezkuntzaren epistemologiari buruz, hezkuntza kritikoari buruz eta ontologia politiko latinoamerikarrari buruz.
Moderatzailea: Maria Oianguren (Gernika Gogoratuz)
-2021eko irailaren 25a, larunbata
- 9:30 – 10:45 Goizeko solasaldia
Giza eskubideen aldeko esperientzia eraldatzaileak
Parte-hartzaileak:
Irene Ortiz de Urbina, Nazioarteko Elkartasuna – Solidaridad Internacional: “Pertsona migratzaileen eskubideak”
Paty Ortiz de Zárate, Mugen Gainetik: “LGTBI eskubideak”
Elga Prado, Manuela Ramos Mugimendua (Peru): “Emakumeen eskubideak”
Moderatzailea: Pepe Ruiz (Mugarik gabeko Ingeniaritza)
- 10:45 – 12:45 Tailerrak (Zoom taldeak)
Giza eskubideen ikuspuntua bermatzeko bideak elkarrekin eraikitzea Atsedenaldia
- 12:45 – 13:15 Atsedenaldia
- 13:15 – 14:00 Amaierako ponentzia “Giza eskubideen ikuspegi humanista, antropozentrikoa eta estatu-zentrikoa hezkuntzan”
Reinaldo Matias Fleuri, brasildar Hezkuntza Doktorea eta hezkuntzan, dekolonialitatean eta giza eskubideetan aditua.
- 14:00 – 14:15 Itxiera
Izen-emateak irailaren 17ra arte
Antolatzaileak: Euskadiko GGKE-en Koordinakundea, Hegoa eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia