Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna
Urtarrilaren 24an Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Sareen Sarean hezkuntza-eredu inklusiboa, bidezkoa eta doakoa aldarrikatzen dugu, oztopoak kendu eta pertsona guztientzako aukera-berdintasuna bermatuko duena. Aniztasuna aberastasun gisa ulertzen dugu, eta hezkuntzak inklusio-motor bat izan behar duela, indarkeriarik gabeko guneetan haurrei errespetua, elkartasuna eta tratu ona ematea sustatuko duena.
Administrazioen, herritarren eta gizarte-eragileen erantzunkidetasuna sustatuko duen hezkuntza-sistema bat defendatzen dugu, haurren eta gazteen eskubideak indartuko dituzten proiektu komunitarioak eta legeak garatuz.