window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');
Hasiera/HIRUGARREN SEKTORE SOZIALEKO ERAKUNDEEN FINANTZAKETARI BURUZKO IKERLANAREN ONLINE AURKEZPENA

HIRUGARREN SEKTORE SOZIALEKO ERAKUNDEEN FINANTZAKETARI BURUZKO IKERLANAREN ONLINE AURKEZPENA

Ferrer Guardia Fundazioak “Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen finantzaketa: finantzaketa-iturrien eraldaketa eta hobekuntza” ikerlanaren emaitzen aurkezpena antolatu du datorren asteartean, abenduak 12, 10:30ean. Sareen Sareak azterlan horretan parte hartu du, azaroan egindako Focus Group batean, Euskadik finantzaketaren arloan duen errealitateari buruzko datuak emanez.

Online formatuan egingo da, eta interesa duten gizarte-erakundeek formulario hau betez eman dezakete izena.

Lehenengo zatian, ikerketaren emaitza nagusiak aurkeztuko dira, Josep Mañé Ferrer Guardia Fundazioaren partaidetza-proiektuen koordinatzailearen eskutik. Azterketa egiteko prozesuaren, helburuen eta erabilitako metodologien errepaso laburra egingo da, eta proposatutako ondorioak eta gomendioak azalduko dira.

Jardunaldiaren bigarren zatian, Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen finantzaketaren arloan adituak diren pertsonekin hitz egingo da, dibertsifikazioari buruzko funtsezko alderdietan eta finantzaketa-iturriak areagotzeko estrategietan sakontzeko.

Data

2023 Abe 12
Iraungita!

Ordua

10:30 - 12:00

Informazio Gehiago

Izena eman

Localización

ONLINE
Kategoriak

Organizador

Fundación Ferrer Guardia
Izena eman
Go to Top