Mintegia: Zainketak komunitatean
Eguia Careaga Fundazioak “Zainketak komunitatean” mintegia antolatu du irailaren 18an, adineko pertsonak eta desgaitasuna duten pertsonak komunitatean zaintzeko zein estrategia diren eraginkorrak eztabaidatzeko. David Palomera, Mayte Sancho eta Adelina Comas-Herrera adituek parte hartuko dute ekitaldian, eta zainketa-ereduaren hobekuntzei buruz hausnartzeko aukera izango da.
Mintegia Tabakaleran egingo da, 12:00etatik 14:00etara, eta luntx batekin amaituko da.
- Ekitaldiari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, honako esteka hau kontsulta dezakezu.
- Bertaratzeko, aldez aurretik izena eman behar da formulario honen bidez.