window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');
Hasiera/NIRE BOTOAK BALIO DU: DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEN ETA ALDERDI POLITIKOEN ARTEKO TOPAKETAK

NIRE BOTOAK BALIO DU: DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEN ETA ALDERDI POLITIKOEN ARTEKO TOPAKETAK

Maiatzaren 28ko hauteskundeen esparruan, FEVASek, bere kide diren 13 erakundeekin (Apnabi-Autismo Bizkaia, Aspace Bizkaia, Aspace Gipuzkoa, Apdema, Atzegi, Donostiako Goyeneche Fundazioa, Usoa Fundazioa, Futubide, Gaude, Gautena, Gertuan Fundazioa, Gorabide eta Uliazpi) lankidetzan, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen hiru topaketa programatu ditu alderdi politiko nagusietako ordezkariekin.

Topaketak egun hauetan egingo dira:

  • Maiatzak 5, Donostiako Kursaalen.
  • Maiatzak 9, Bilboko Itsasmuseumean.
  • Maiatzak 16, Gasteizko Artium Museoko Auditorioan.

Ekitaldi horietan familia eta profesional batzuek ere hartuko dute parte. Gure elkarte-mugimenduak dei egin die gaur egun Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan ordezkaritza duten bost alderdi politikoetako Ahaldun nagusigaiei.

Adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei ikusgaitasuna emateaz gain, FEVASek eztabaida-gunea ireki nahi du topaketa horien bidez, zuzenean eragiten dieten gaietan alderdi bakoitzak dituen lehentasunak zuzenean ezagutzeko eta eskaerak aurkezteko aukera izan dezaten.

Hourly Schedule

Maiatzak 5 - Donostiako Kursaalen

Maiatzak 9 - Bilboko Itsasmuseumean

Maiatzak 16 - Gasteizko Artium Museoan

Data

2023 Mai 05 - 16
Iraungita!

Informazio Gehiago

Informazio gehiago
Kategoriak

Organizador

FEVAS-Plena Inclusión Euskadi
Website
https://fevas.org/
Informazio gehiago
Go to Top