OSPAKIZUN EKITALDIA: EUSKADIKO HIRUGARREN SEKTORE SOZIALAREN EGUNA 2022
Maiatzaren 11n, asteazkenean, 1205 – Euskadiko HIRUGARREN SEKTORE SOZIALAREN EGUNAREN seigarren edizioa ospatuko dugu Gasteizko Artium Museoan.
Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ia 4.000 euskal erakundeok gizarte kohesionatu, inklusibo, solidario eta parte-hartzaile baten alde egunero egiten dugun lana ikusarazteko eta babesteko eguna da.
“Oraindik asko geratzen da margotzeko. Gizartea eraldatzen “, horixe da aurtengo gure leloa. Gizartea kolorez margotu eta eraldatu nahi dugu, aniztasunean baitago Euskadi hobe bat eraikitzeko motorra.