PRO BONO PROGRAMA BIZKAIKO ERAKUNDE SOZIALENTZAT
CEBEK-ek Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeentzako Pro bono Enpresa-anitzeko Maratoia programaren edizio berri bat jarri du martxan. Orain arte, bederatzi gizarte-erakunderi lagundu zaie beren proiektuak hobetzen.
Programa hau ordaintzeko baliabiderik ez duten Bizkaiko erakunde sozialei bideratuta dago, aholkularitza emateko eta beren kudeaketan dauden zailtasunei aurre egiteko (estrategia,
negozio-plana, finantzak, komunikazioa, marketina, baliabideak lortzea, etab.).
Programan parte hartzeko eskabideak otsailaren 28ra arte aurkeztu ahal izango dira formulario honen bidez.
Beharrak aztertu ondoren, erakunde eskatzaileekin harremanetan jarriko gara, haien eskaeraren eta lankidetza-prozesuaren berri emateko; izan ere, Bizkaiko enpresetako profesional akreditatuek boluntariotzako programa baten bidez planteatutako arazoei erantzuten lagunduko dizuete martxoan eta apirilean.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Nieves Gamizekin, ngamiz@cebek.es – Tel.: 94 400 28 00