window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');
Hasiera/SAREEN SAREAREN JARDUETA PARTE-HARTZAILEA: ALDAKETAREN HAZIA EREITEN

SAREEN SAREAREN JARDUETA PARTE-HARTZAILEA: ALDAKETAREN HAZIA EREITEN

Datorren maiatzaren 12an Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatuko dugu eta, urtero bezala, Sareen Sarean aldez aurreko jarduera parte-hartzaile bat antolatu dugu. Aurten ere, ekintza kalera eramatea erabaki dugu, Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala ikusarazteko eta herritar guztiek parte hartzeko aukera izan dezaten.

Zer egingo dugu?

Gure zuhaitzak Eraldaketa Sozialaren aldeko desioez beteko ditugu. Aldaketaren hazia erein nahi dugu, gizarte berdinzaleago eta inklusiboago baterako aldaketa bultzatuz eta zu eraldaketa horren parte izatea nahi dugu.

Apirilaren 22an, Gasteizen

Parte hartu nahi duzuen guztiei gonbidapena luzatzen dizuegu: datorren larunbatean, apirilak 22, Gasteizko Loma Jeneralaren plazan (“Begirada” eskulturaren ondoan), 11:30etatik 14:00etara zuen mezuak eta desioak idazteko. Zuen zain egongo gara!

Data

2023 Api 22
Iraungita!

Ordua

11:30 - 14:00

Localización

Vitoria-Gasteiz
Kategoriak

Organizador

Sareen Sarea
Go to Top