window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');
Hasiera/#ZUBIAKERAIKITZEN ​​ATZERRIKO EKINTZAILEEN, ENPRESEN ETA ERAKUNDEEN ARTEKO 1-ENGO TOPAKETA

#ZUBIAKERAIKITZEN ​​ATZERRIKO EKINTZAILEEN, ENPRESEN ETA ERAKUNDEEN ARTEKO 1-ENGO TOPAKETA

#Zubiakeraikitzen

Atzerriko ekintzaileen, enpresen eta erakundeen arteko 1-engo topaketa, berdintasunezko eta kulturarteko tokiko sare sozioekonomikoa sustatzeko

Lehen topaketa honetara gonbidatzen zaituztegu. Bertan, harrera-gizartean eragina izan nahi duten atzerriko emakumeek sustatutako autoenplegurako ekimenak ezagutarazi nahi ditugu. Topaketa hau euskal enpresa eta erakunde publikoentzat ere bada, eta topagune eta elkarrizketarako gune izatea du helburu, elkar ezagutzeko eta tokiko sare sozioekonomikoa sustatzeko, harreman horizontalak eraikiz, berdintasuna eta kulturartekotasuna gure gizartearentzat nahi ditugun oinarrizko printzipiotzat hartuta.

Jarduera horrek eta lortu nahi diren helburuek bat egiten dute Agenda 2030ekin eta, zehazkiago, 5. GJH genero-berdintasunaren alde, 8. GH lan duinaren eta hazkunde ekonomikoaren alde eta 10. GH desberdintasunen murrizketaren alde.

Jardunaldi honetan parte hartuko duzuelakoan gaude, guztion artean gizarte bidezkoagoa eta integratzaileagoa eraikitzeko eta guztiontzako aukera-berdintasunaren alde lan egiteko.

Erreserbatu zure plaza formulario honetan izena emanez (25 pertsonentzako lekua):

IZENA EMAN NAHI DUT

HASIERA: Abendua 16 – 09:15 h.
BUKAERA: Abendua 16 – 13:30 h.
KATEGORIA: KANPAINAK
NON: Bilbo, Harrobia plaza 4

Data

2021 Abe 06 - 16
Iraungita!

Ordua

09:15 - 13:30
Kategoriak
Go to Top