
Sareen Sareak 2014tik gaur arte izan dituen mugarri garrantzitsuenak errepasatuko ditugu atal honetan. Erakundearen funtsezko bi protagonisten ahotik: Gonzalo Rodríguez, Sareen Sareko lehen presidentea eta Soraia Chacon, elkarteko egungo presidentea.
🎙️ Sareen sare bat sortzeko aurrekariak
“Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeak duela 30, 40, 50 urtetik datoz. Oso zaharrak dira, eta egoera batzuen, pertsona batzuen eta kolektibo batzuen errealitateari emandako erantzun bakoitza egituratuz joan da”.

Gonzalo Rodríguez Aguirregoitia
Sareen Sareko presidentea 2014-2017
“2000. urtearen hasieran saretze-haztegi bat sortzen hasten da, eta, bertan, lehen mailako sare horiek sareen sare batean elkartzearen aukera planteatzen hasten da”.

Gonzalo Rodríguez Aguirregoitia
Sareen Sareko presidentea 2014-2017
“Sare formako batasun horretan, esan behar duguna, egin behar duguna eta gizartearen barruan nor garen indartzen dugu”.

Gonzalo Rodríguez Aguirregoitia
Sareen Sareko presidentea 2014-2017
🎙️ Sareen Sarearen jatorriak
“Sareen Sarea jaio baino bi urte lehenago, gutxi gorabehera, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko hainbat sektoretako sare batzuk biltzen hasi ginen”.

Gonzalo Rodríguez Aguirregoitia
Sareen Sareko presidentea 2014-2017
“Bi urteko prozesu hori konfiantzen eraikuntza bat izan zen, elkar ezagutzekoa eta arlo publikoarekiko harreman-esparru batzuetan batera parte hartzekoa”.

Gonzalo Rodríguez Aguirregoitia
Sareen Sareko presidentea 2014-2017
“Hirugarren Sektore Sozialaren izendatzaile komun bat eta misio partekatu bat definitu genuen, gizartearen eraldaketarekin berarekin zerikusia duena, alegia, gizarte bidezkoago, inklusiboago eta kohesionatuago baterantz aurrera egitearekin zerikusia duena”.

Gonzalo Rodríguez Aguirregoitia
Sareen Sareko presidentea 2014-2017
“Konturatu ginen sare guztien batasunak eragin politiko handiagoa izan zezakeela eta gizarteari ekarpen handiagoa egin ziezaiokeela. Izendatzaile komun bat definitzeko gai baginen, helburu horiek lortzeko elkarrekin mobilizatu gintezkeen”.

Gonzalo Rodríguez Aguirregoitia
Sareen Sareko presidentea 2014-2017
🎙️ Sortzeko prozesua
“Prozesuaren liderrak izan ziren pertsona batzuen mende egon zen prozesua, etorkizuneko ikuspegi argia zuten eta Sareen Sarea eratzeko prozesuaren buru izan ziren Hirugarren Sektoreko sareetako pertsonen mende”.

Gonzalo Rodríguez Aguirregoitia
Sareen Sareko presidentea 2014-2017
“Eratze-prozesu horrek bi urte iraun zituen eta bi urte horietan Sareen Sarea zer zen definitzeko bildu ginen: lehenik izena jartzeko, gero estatutuak sortzeko”.

Gonzalo Rodríguez Aguirregoitia
Sareen Sareko presidentea 2014-2017
“Administrazio publikoarekin hitzarmen-, elkarrizketa- eta harreman-foro batzuetan, elkarrizketa zibilerako mahaian esaterako, parte hartzea lagungarria izan zen”.

Gonzalo Rodríguez Aguirregoitia
Sareen Sareko presidentea 2014-2017
“Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Hirugarren Sektore Sozialerako postu bat definitzea funtsezkoa izan zen estamentuetan parte hartzeko”.

Gonzalo Rodríguez Aguirregoitia
Sareen Sareko presidentea 2014-2017
🎙️ Hamarkada bateko mugarriak
“Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Legea egiteko prozesuan erakunde guztiak oso aktiboak izan ziren, Eusko Legebiltzarrarekin eta talde politiko guztiekin izandako harremanari eta elkarrizketari dagokienez”.

Gonzalo Rodríguez Aguirregoitia
Sareen Sareko presidentea 2014-2017
“Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Legearen onarpena ahobatezkoa izan zen zen Legebiltzarrean. Lege horrek argi uzten du zer den Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala, zer eginkizun duen eta nola zaindu behar dugun gizarteari ekarpena egiten jarrai dezan”.

Gonzalo Rodríguez Aguirregoitia
Sareen Sareko presidentea 2014-2017
“Hirugarren Sektore Sozialak Estatuko beste hirugarren sektore batzuekin duen harremana mugarri garrantzitsua izan da esparru komun bat eraikitzeko, ez bakarrik EAEn, baita Estatuan eta Europan ere”.

Gonzalo Rodríguez Aguirregoitia
Sareen Sareko presidentea 2014-2017
“EGABen (Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea) parte hartzeak harreman zuzenagoak eta arinagoak ireki ditu sindikatuekin eta enpresekin, eta hirugarren sektore sozialak esparru horietan duen presentzia indartu du”.

Gonzalo Rodríguez Aguirregoitia
Sareen Sareko presidentea 2014-2017
“2020an pandemia sartu zenean, inoiz ez bezala, sektoreko egitura bat sendotzen hasi zen. Lehen mailako erakundeek bigarren mailakoekin lan egiten hasi ziren, eta Sareen Sarea, hirugarren mailako erakunde gisa, erakundeekiko funtsezko bitartekari gisa finkatu zen”.

Soraia Chacón Ramos
Sareen Sareko presidentea
“Lankidetza publiko-sozialak aparteko politikak sortzen lagundu zuen, premia horiei erantzun ahal izateko. Gainera, sektorearen maila desberdinen sendotzeak ere oso modu positiboan eragin zuen kohesioan eta nortasunean”.

Soraia Chacón Ramos
Sareen Sareko presidentea
“Osasun-krisiaren ondoren, krisi ekonomikoa iritsi zen. Beti gertatzen den bezala, krisiak eragin handiagoa izan zuen egoera kalteberenean zeuden pertsonei. Sareen Sareak oso modu intentsiboan lan egin zuen bigarren mailako erakundeekin eta sareekin politika publiko inklusiboak sortzeko”.

Soraia Chacón Ramos
Sareen Sareko presidentea
“Krisi ekonomikoak eragina izan zuen erakundeen jasangarritasunean, baina elkarrizketa zibila eta Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeekin lankidetzan aritzeko gobernantza-eredua ere bultzatu zituen”.

Soraia Chacón Ramos
Sareen Sareko presidentea
🎙️ Lorpen nabarmen batzuk
“Sareen Sareak oso argi dauka demokrazia parte-hartzaileko sistema batean funtsezkoa dela eragile guztiek politika publikoen sorreran parte har dezatela. Parte-hartze horretan, Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala funtsezko eragile bat da”.

Soraia Chacón Ramos
Sareen Sareko presidentea
“Sareen Sarea eragile legitimoa da erabakiak hartzeko orduan, ez bakarrik Hirugarren Sektore Sozialaren Legeak, Gizarte Zerbitzuen Legeak edo Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren dekretuak emandako legitimitateagatik, baizik eta muturreko krisi-garaietan sektoreak jarduteko duen gaitasuna frogatu duelako”.

Soraia Chacón Ramos
Sareen Sareko presidentea
“Beste lorpen azpimarragarri bat Lehendakaritzak bultzatutako Euskadi 2030 Agenda Foroan eragile gisa parte hartzea da. Sareen Sareak Hirugarren Sektore Sozialaren ordezkari gisa parte hartu izana guztiz azpimarragarria eta adierazgarria da sektoreak politika publikoen sorreran duen funtsezko zereginari dagokionez”.

Soraia Chacón Ramos
Sareen Sareko presidentea
“Sareen Sarea erreferente bihurtu da Hirugarren Sektore Sozialaren parte-hartzea administrazioaren barruko elkarrizketa zibileko beste gune batzuetan bideratzeko. Zeharkako begirada horri esker, sektorearen parte-hartzea ez da soilik gizarte-politiketara mugatzen eta haratago doa, alegia, administrazioaren beste eremu estrategiko batzuetan integratzen da “.

Soraia Chacón Ramos
Sareen Sareko presidentea
🎙️ Etorkizunerako erronkak eta aurreikuspenak
“Epe ertain eta luzerako erronketako bat belaunaldi-aldaketa da, bi norabidetan: generoan eta adinean”.

Soraia Chacón Ramos
Sareen Sareko presidentea
“Funtsezko beste erronka bat gobernantza-eredu bat bultzatzea da, non elkarrizketa zibilak administrazioak zeharkatuko duen: goitik beherako eta alderik aldeko inplikazioarekin”.

Soraia Chacón Ramos
Sareen Sareko presidentea
“Hirugarren sektorea demokrazia parte-hartzailean funtsezko eragile gisa onartzea apustu garbia izan behar da, bai gure sektorearen bai administrazioen aldetik”.

Soraia Chacón Ramos
Sareen Sareko presidentea
“Sektorearen iraunkortasuna da beste funtsezko erronka bat, eta bi norabidetan heldu behar zaio: premia guztiak beteko dituen sistema inklusiboa bermatzea eta sektorearen beraren iraunkortasuna bermatzea”.

Soraia Chacón Ramos
Sareen Sareko presidentea
“Hirugarren Sektore Sozialak funtsezko balio erantsia ematen dio lankidetza publiko-sozialari, baina ezinbestekoa da lan horretarako baldintza duinak bermatuko dituen finantzaketa iraunkorra izatea. Hirugarren Sektore Sozialean inbertitzea gizartearen iraunkortasunaren alde lan egitea da, zalantzarik gabe”.

Soraia Chacón Ramos
Sareen Sareko presidentea