Sareen Saria 2025

2025eko otsailaren 28ra arte, aurtengo Sareen Sarirako hautagaitzak bidaltzeko epea  zabalik dago. Sari honen helburua Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala indartzen lagundu duten pertsonen lana publikoki aitortzea da.

Jarraian dagoen formularioa bete proposatzen duzun hautagaiaren datuekin. Sariaren oinarriak esteka honetan kontsulta ditzakezu.

Hautagaiaren datuak

Harremanetarako datuak

Nos pondremos en contacto con la entidad/persona de contacto para solicitar más información sobre la candidatura y ofrecer información actualizada del proceso.

Hautagaitza behar bezala jaso dugu. Harremanetan jarriko gara informazio gehiagorako, eskerrik asko!
Errore bat gertatu da, mesedez, saiatu geroago.
Sariaren oinarriak
SAREEN SAREA sariaren xedea Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko sareak biltzen dituen elkarteak eginiko ibilbideagatik eta hartutako konpromisoagatik nabarmendutako pertsona fisikoei aitortza publikoa egitea da; hemen aipatuko ditugun gai hauetatik bi edo gehiagotan egindako lanagatik, hain zuzen:
  • gizarte kohesionatua, inklusiboa, solidarioa eta parte-hartzea lehenesten duena, pertsona guztien eskubideak errespetatuko dituena, egoera zailean daudenei arreta berezia eskainiz.
  • pertsonek parte hartzea, zuzenean edo zeharka, eta bereziki EHSSren ekintzen onuradunek, bizitza sozialean.
  • Hirugarren Sektore Sozial elkartu, sendo eta aitortua
  • TSSE erreferentziazko gizarte-eragile gisa
  • emakumearen ahalduntzea eta genero-berdintasunaren aldeko lana, oso feminizatuta dagoen Hirugarren Sektore Sozial batean.
Sareen Sarearen eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren nortasunarekiko (misioa eta balioak) koherentea den ekarpen bat egiteko lorpenetan eta/edo konpromisoan nabarmendu diren pertsonek jasoko dute saria.
Sareen Sareak bideo bat egingo du saritutako pertsonaren ibilbidearen deskribapenarekin eta saria emateko ekitaldian jarriko da. Saritutako hautagaiak elkartasunaren logotipoaren eskultura bat jasoko du Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguneko-1205 ekitaldian sari- banaketari eskainitako atalean. Sareen Sareko presidenteak edo hark eskuordetutako pertsonak emango du saria.