
GJHei eta 2030 Agendari buruzko albisteak
Hemen aurkituko dituzu 2030 Agendarekin eta Garapen Iraunkorreko Helburuekin (GJH) lotutako gure ekintza eta proiektuei buruzko azken albisteak eta eguneratzeak: ekitaldiak eta kanpainak, lankidetzak eta beste proiektu esanguratsu batzuk. Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialetik eta Sareen Saretik gizarte inklusiboagoa, solidarioagoa eta iraunkorragoa eraikitzeko lanean aktiboki ari gara eta horren berri eman nahi dizugu.
GJHen aldeko Euskal Aliantza sortu da
“2030 Agenda Euskadi Kontratu Sozial baterako" adierazpena irakurri du Sareen Sareak
GJHen aldeko Euskal Aliantza eratu dute gaur Gasteizen, eta Iñigo Urkullu lehendakaria, Jonan Fernandez Trantsizio Sozialerako eta Agenda 2030erako idazkari nagusia, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburua, Gotzone Sagardui Osasun sailburua eta Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarteko Politika sailburua izan dira bertan. Halaber, sinatu duten erakundeetako ordezkari ugari izan dira ekitaldian..