Trantsizio Sozialerako eta 2030 Agendarako Eragile Anitzeko Foroaren VI. Osoko Bilkuran

XXXXXXXXXXXXXXXXXX

Sareen Sareak 2030 Agenda Euskadi Foroaren (Gizarte Trantsiziorako eta 2030 Agendarako Eragile Anitzeko Foroa) laugarren osoko bilkuran parte hartu du, Iñigo Urkullu lehendakaria buru izan den saioan, Bilboko Euskalduna Jauregian. Foro hori 2030 Agendaren gobernantza partekatuaren organoa da euskal erakundeen eta gizarte-eragileen artean. Osoko bilkura horretan, beste gai batzuen artean, 2023ko Memoria eta 2024rako Kudeaketa Plana onartu dira.

Sareen Sarearen hitzaldia

Pablo Moratalla Sareen Sareko presidenteordeak,Hirugarren Sektore Sozialak 2030 Agendaren ezarpenean eta desberdintasunen aurkako borrokan duen garrantzia nabarmendu du. “Hirugarren Sektore Soziala funtsezkoa da giza garapen jasangarria eta gizarte berdinzaleagoa sustatuko duten politikak antolatzeko”, adierazi du Moratallak.

Era berean, Sareen Sareak gogorarazi du 2023an bat egin zuela GJHen aldeko Euskal Aliantzarekin eta “2030 Agenda Euskadi Kontratu Sozial baterako” adierazpenarekin. Adierazpen hori Guneak taldearen baitan sortu da eta eragileen artean Agenda garatzeko ahaleginak bateratzea du helburu, hainbat konpromiso eta inplikazio bultzatuz, hala nola GJHak erakundeetan ezartzeko kudeaketa.

Pablo Moratalla

Pablo Moratalla Sareen Sareko presidenteordea | Argazkia: Irekia

Gainera, Moratallak sektoreak eragina kudeatzeko tresnen garapenean duen zeregina nabarmendu du, hala nola auditoria sozialak eta kode etikoak; funtsezko tresnak gizarte-kohesiorako eta berdintasunean oinarritutako bizikidetzarako. Azkenik, Sareen Sareak “2030 Agenda garatzeko gida” Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeei hurbiltzeko bidean dagoen lana azpimarratu du. Horretarako, Lehendakaritzarekin eta Euskalitekin lankidetzan, “ikaskuntza-saioen bidez, GJHak Hirugarren Sektore Sozialaren errealitate espezifikora egokituko dituen ibilbide-orri bat sortzea bilatzen dugu”, azaldu du Moratallak.

VI Declaración de la presidencia del Foro Agenda 2030 Euskadi

Topaketaren amaieran, Lehendakariak Foroaren Presidentziaren seigarren Adierazpena aurkeztu du. Irakurri aurretik, Raquel Martí Palestinar errefuxiatuentzako Nazio Batuetako UNRWA España Agentziaren zuzendari exekutiboak hartu du hitza, gonbidatu gisa. Gazako egoera humanitarioari buruzko informazio eguneratua eman du.

Martík gogorarazi duenez, gaur egun, UNRWA “Gazako operazio humanitarioaren bizkarrezurra da; izan ere, 2023 urterik hilgarriena izan da palestinarrentzat, Nazio Batuek erregistroa hartu zutenetik”.

Jarraian, Lehendakariak “Etorkizuneko Goi-bilera eta 16. GJH, bakearena” Adierazpena irakurri du. Lehenik eta behin, gerrako agertoki nagusiak aipatu ditu, Yemenetik Ukrainara edo Gazara. “Munduko bakearen aldeko aldarria egiten dugu beste behin ere. Kontzeptu erreferentziala bezain xaflakorra da, eta adierazle argiak behar ditu instrumentalizazioa saihesteko”.