“2030 Agenda Euskadi Kontratu Sozial baterako” adierazpena irakurri du Sareen Sareak

GJHen aldeko Euskal Aliantza sortu dute gaur Gasteizen.

Ekitaldian “2030 Agenda Euskadi Kontratu Sozial baterako” adierazpenaren berri eman dute. Soraia Chacón gure presidenteak eta Pablo Moratalla gure presidenteordeak irakurri dute adierazpena.

Halaber, “Agenda 2030 enpresetan eta erakundeetan garatzeko gida” aurkeztu dute.

Gida horrek GJHekiko konpromisoa barne-kudeaketan txertatzeko aukera eskaintzen die erakunde-mota guztiei.

Agenda 2030 eta Trantsizio Sozialeko Idazkaritza Orokorraren eta Agenda 2030 Euskadi Foroaren gizarte zibilaren, sektore publikoaren eta pribatuaren parte-hartzea eta lankidetza zabaltzeko Guneak espazioaren arteko lankidetzaren emaitza dira bi dokumentuak.

GJHen aldeko Euskal Aliantza eratu dute gaur Gasteizen, eta Iñigo Urkullu lehendakaria, Jonan Fernandez Trantsizio Sozialerako eta Agenda 2030erako idazkari nagusia, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburua, Gotzone Sagardui Osasun sailburua eta Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarteko Politika sailburua izan dira bertan. Halaber, sinatu duten erakundeetako ordezkari ugari izan dira ekitaldian.

Ekitaldian zehar bi dokumentu jakinarazi dituzte. Lehena, “2030 Agenda Euskadi Kontratu Sozial baterako” adierazpena, GJHen aldeko Euskal Aliantza artikulatzen duena eta Euskadiko 55 eragile sozialen babesa duena.

Soraia Chacón gure presidenteak eta Pablo Moratalla gure presidenteordeak irakurri dute adierazpena. Eta bigarren dokumentua “Agenda 2030 enpresetan eta erakundeetan garatzeko gida” izan da.

Lankidetzaren kultura

Agenda 2030 eta Trantsizio Sozialeko Idazkaritza Orokorraren eta Agenda 2030 Euskadi Foroaren gizarte zibilaren, sektore publikoaren eta pribatuaren parte-hartzea eta lankidetza zabaltzeko Guneak espazioaren arteko esfortzuaren eta lankidetzaren emaitza dira bi dokumentuak.

Lehendakariaren hitzetan, “Agenda 2030 munduko erronka handiei aurre egiteko mundu mailako eta tokiko lankidetza-ahaleginik handiena eta aurreratuena da”.

Kudeaketa eredu arduratsua, jasangarria eta solidarioa bilatu nahian

“Agenda 2030 enpresetan eta erakundeetan garatzeko gidak” barne-kudeaketan GJHekin duten konpromisoa txertatzeko aukera ematen die erakunde-mota guztiei, hiru agertokitan: hurbilpen-fasean, hastapen-fasean eta sakontze-fasean.

Gaurko ekitaldian lau esperientzia aurkeztu dituzte Agenda 2030 erakundeetan eta enpresetan ezartzeari dagokionez: Fagor, A&B Tecnologies, Elhuyar eta Mutualia.

Gaur eratutakoaren moduko ekimenek eta lankidetza estrategikoek ekarpena egiten dute erakunde sozialen lanaren balioa nabarmentzeko eta Hirugarren Sektorea indartzen eta sustatzen jarraitzeko, betiere, sareko lanaren bitartez gizarte inklusiboa, bidezkoa eta demokratikoa lortzeko helburuarekin.