


Datorren ostiralean, 2017ko maiatzaren 12an, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatuko da. Data berezia baliatuta, Euskadin 3.000 elkarte baino gehiagok egunez egun herritarren eskubide eta interesen alde egiten duten lana ikusarazi eta babestu nahi dugu.
Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Legea onartu zenetik urtebetera, une gogoangarri hura oroitu eta ospatuko dugu, gorazarre egiteko modukoa baita estatu mailan gizarte erakundeek egiten duten lanaren aitortza instituzional eta legezkoa.
“Zoragarria da partaide izatea”, hori da gure leloa. Zoragarria da etorkizun sentitzea, independente izatea, etxean bezala sentitzea, hile bukaerara iristea … baita Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko sare eta erakundeek gizarte bidezko, solidario, kohesionatu, parte-hartzaile eta demokratikoago baten alde egiten duten ekarpenen lekuko izatea ere.
HEMEN ikus dezakezu jardunaldiaren programa.
Hirugarren Sektore Sozialaren Egunaren argazkiak HEMEN.
Mediateka
Bideoak
Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna
Hirugarren Gizarte-sektorea: zoragarria da partaidea izatea
HSS Egunaren Laburpen Bideoa