Maiatzaren 11n, asteazkenean, 1205 – Euskadiko HIRUGARREN SEKTORE SOZIALAREN EGUNAREN seigarren edizioa ospatu genuen Gasteizko Artium Museoan.
Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ia 4.000 euskal erakundeok gizarte kohesionatu, inklusibo, solidario eta parte-hartzaile baten alde egunero egiten dugun lana ikusarazteko eta babesteko eguna da.
“Oraindik asko geratzen da margotzeko. Gizartea eraldatzen “, horixe da aurtengo gure leloa. Gizartea kolorez margotu eta eraldatu nahi dugu, aniztasunean baitago Euskadi hobe bat eraikitzeko motorra.
- 10:30 – Ekitaldiaren hasiera eta kanpainaren iragarkia.
- 10:35 – Sareen Sareako lehendakariaren ongietorria.
- 10:45 – Juan Cid Pardori 2022ko Sareen Saria aitortzea eta ematea.
- 11:00 – Lehendakariaren hitzaldia.
- 11:15 – Aurkezpena eta solasaldia: Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren jarrera GJHen eta 2030 Agendaren aurrean.
- 12:15 – Ekitaldiaren agurra eta amaiera
Urtero bezala, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Egunaren aurretik jarduera parte-hartzaile bat antolatzen dugu. Aurten, talde-margoketa bat antolatu dugu eraldaketa sozialaren alde. Jarduera irekia izan da, herritar guztiei zuzenduta.
Gizartea eraldatu eta kolorez margotu nahi dugu, aniztasuna baita Euskadi hobe bat egiteko bidea. Eta bide horretan 80 pertsonak baino gehiagok lagundu ziguten apirilaren 9an Bilboko Guggenheim museoaren ondoan egin genuen talde-margoketan, eraldaketa sozialaren aldeko horma-irudia sortzeko jardunaldian hain zuzen. Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi!
Mediateka
Bideoak
1205 – Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguneko bideo-laburpena
Eraldaketa sozialaren aldeko horma-irudiaren margoketa
Sareen Saria 2022: Juan Cid Pardo
1205 – Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna (ekitaldi osoa)
Borja Doval Sareen Sareko presidentearen hitzaldia
Juan Cid 2022ko Sareen Sariaren hitzaldia
Iñigo Urkullu lehendakariaren hitzaldia
Soraia Chacón: 2030 Agendaren aurrean Sareen Sareak duen jarreraren aurkezpena
Solasaldia: Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala 2030 Agendaren aurrean
Musika emanaldia: Oier Garamendi & Clara Junguitu