Erakundean lidergoan dagoen pertsonak bete beharko du galdetegia
Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako Sailak eta Sareen Sareak galdetegi bat abiarazi dute Covid-19ko krisiak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetan izan duen eragina ezagutzeko.
Momentu zailak dira, baina funtsezkoa da sektorearen premiazko beharrak eta bizitzen ari diren errealitate ezberdinak ezagutzea, krisi horrek erakundeetan eta hartzaileengan duen eragin soziala txikiagotzeko.
Erakundean lidergoan dagoen pertsonak bete beharko du galdetegia (zuzendaritza, gerentzia, gobernu-organoa eta abar). Online galdetegi bat da, erraz eta azkar betetzeko modukoa. Helburua ahalik eta egoeraren irudi zehatzena izatea da, Eusko Jaurlaritzari eta sektoreko sareei eta erakundeei aukera emango diena krisiaren egungo eta etorkizuneko eragina erakundeetan arintzeko ekintzak garatu ahal izateko.
Galdetegi hau lehen fase baten parte da eta alarma egoera eta osasun larrialdian oinarrituta dago. Aurrerago, bigarren faseari ekingo zaio, krisialditik irteteko garaia hasten denean.
Galdetegia betetzeko epea apirilaren 17ra arte egongo da zabalik eta lortutako informazioa aztertu ondoren, txosten bat egingo da. Txosten horren bidez jakin nahi da krisiak erakundeetan zer eragin izaten ari den, eremuaren, tamainaren eta lurraldearen arabera. Lehen fasearen txostena apirilaren amaierarako aurreikusita dago.