Larunbata 18an 55 erakusketarik parte hartuko dute Merkatuzarren

Ekonomia Solidarioaren V. Azoka honen asmoa da euskal herritarrei Euskadiko Ekonomia Solidarioaren errealitatea hurbiltzea. Mugimendu horrek abian jarritako adierazpen berrienetako bat, eta agerikotasun eta indar handiena dutenetakoa, Merkatu Soziala da, ekoizpen, banaketa, finantziazio eta kontsumo sare bat, neurri batean azoka edo merkatu formatua duten ekimenetan gauzatzen dena.

Pertsonak erdigunean jartzen dituen ekonomia bat eta haien beharrei erantzun kolektiboa ematen dien “merkatu sozial” bat. Horregatik aurtengo leloa “Ekonomia bizitzaren zerbitzura – Cooperar para transformar-nos” da.

Azoka honen helburua da euskal Ekonomia Solidarioa indartzea eta ageriko bihurtzea; hazten ari den errealitate sozioekonomiko bat da, bere praktiken bidez erantzun errealak ematen dizkiona hainbat sektoretan, hala nola, ekoizpenekoan, zerbitzuenean, kontsumoan zein finantzarioan, gaur egun dagoen krisiari, beren bideragarritasuna errentagarritasun integral batean (ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa) oinarritzen duten eredu enpresarialen eta proiektu sozialen bidez.

Sareen Sareak proposamen batzuk landu ditu azken urteetan eta Gorte Nagusietan ordezkaritza izan duten alderdi politiko nagusiekin elkarrizketak egin ditu, gizarte erakundeen garrantzia ikusarazteko, Euskaditik kanpoko hirugarren gizarte sektoreko beste plataforma batzuekin ere elkarlanean.

Azoka honen sustatzaileak honako hauek dira: Ekonomia Alternatibo eta Solidarioko Sarea – REAS Euskadi, Olatukoop (Ekonomia eraldatzaileko sarea) eta Saretuz (kontsumo arduratsuko Donostiako Sarea). Laguntzaileak: Errenteriako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia.

Azokan 55 erakusketarik parte hartuko dute, eta bereizketa egingo da salmenta zuzeneko erakusmahaien eta zerbitzuen erakusmahaien artean.