Gazte aktibazioa eta partaidetza
Gizarte Hezkuntzako Behatokia/ Kontseiluak (UPV/ EHU) berrikuntza eta ekintza soziohezitzaileari buruzko III. jardunaldia antolatuko du, “Gazte aktibazioa eta partaidetza” lelopean. Jardunaldia azaroaren 29an ospatuko da Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan (UPV/EHU).
Egitura honek esparru profesionala eta akademikoa elkarrekin lotzea du helburu. Halaber, hezitzaile, erakundeetako parte-hartzaile, elkargo profesional, sareak, administrazioa, Gizarte Hezkuntzako irakasleria zein ikasleriaren artean lanerako proposamenak sustatu nahi ditu.
Jardunaldi honek bi asmo nagusi ditu: Kontseilu/Behatokiatik sortutako gazte aktibazio eta partaidetzari buruz burututako berrikuntza eta ikerketa prozesuen emaitzen aurkezpena eta hausnarketa foro bat sortu Gazte berrikuntza eta aktibazioaren inguruan. Hala ere, mintegi bat garatuko da alor sozio hezitzailearekin lotutako beharrizanen diagnosiari buruz eta detekzioa eta Gizarte Hezkuntzako Kontseilu/Behatoki saretik lantzeko lan ildoen proposamenari buruz.
Izen- ematea dohainik izango da eta azaroaren 26a baino lehen egin behar partehartzearen ziurtagiria edukitzeko.
Programa ikusteko, sakatu hemen.