Lehendakarigai diren hautesleei eskatu die pertsonen babes sozial eta ongizatearekiko konpromisoa hartzeko
Hautestontziekin zita dugu laster Euskadin, datozen lau urteetako Legebiltzarra eta Jaurlaritza hautatzeko.
Euskadiko Hirugarren Gizarte Sektorearen SAREEN SARETIK, gizarte arloan garrantzia handiko 16 proposamen luzatu dizkiegu Lehendakaritza betetzeko hautagai diren guztiei, gizarte barne-hartzaile, parte-hartzaile, kohesionatu eta solidarioagora bidean aurrera egiteko.
Euskadiko Hirugarren Gizarte Sektoreak, euskal herritarren (bereziki ahul eta babesgabeenen) ongizatearekin konprometituta, pertsonen bizi kalitatea hobetzeko lanean zentratutako Legebiltzar eta Jaurlaritzaren alde egiten du, pertsona orok ongizate maila nahikoa eta babes sozial egokia izan ditzan.