Sareen Sareak bere plan estrategikoa zenbait eragile sozialekin abiarazi du
Sareen Sareak urtarrilaren 12an lan-jardunaldi bat ospatu zuen Donostian; bertan hartu zuten parte bere hamahiru sareetako ordezkariek, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek, aldundiek, hiru hiriburuetako udaletxeek, CES eta Emakunde bezalako erakundeek, partidu politikoek, sindikatuek eta hainbat erakunde sozialek.
50 lagun inguruk parte hartu zuen Donostiako Ernest Lluch kultur etxeko ekitaldi aretoan ospatutako jardunaldian; eragile sozial ezberdinek eta administrazioko zein bestelako organismo publikoetatik etorri ziren. Jardunaldia Sareen Sarearen Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektorea lantzen ari den Plan Estrategikoaren baitan kokatzen da.
Gonzalo Rodríguez Aguirregoitia Sareen Sareako lehendakariaren aurkezpenarekin hasi zen Saioa. Ondoren, Rafa López-Arósteguik, Bizkaiko Hirugarren Gizarte-sektoreko Behatokiko koordinatzaileak -duela gutxi Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektorearen Liburu Zuriaren aurkezpenean parte hartu zuen-, hausnarketa bat eginez jarraitu zuen.
Bertaratutako guztien arteko taldeko solasaldietan, joeren, planteamendu eta gako sozialen inguruan hitz egin zuten, Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektoreak garatu beharreko lanaren testuinguru politikoa eta ekonomikoa landu baitzituzten. Bigarren zatiak Sareen Sareako hamahiru kideen parte hartzea izan zuen.
Jardunaldiaren amaieran, Sareen Sareako lehendakariak saioa “arrakastatsua” izan zela esan zuen: “elkarrizketa garrantzitsua edukitzea lortu dugu administrazio publikoarekin, sindikatuekin, partidu politikoekin eta Hirugarren Sektoreko erakunde sozialekin”. Horrela, “datozen urteetarako lerroak ezartzeko eraginkorra izan da. Lan honek ekarpen handia egiten dio Sareen Sareari, baina baita Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektoreari ere”.
Rodríguez Aguirregoitiaren ustez, eragile sozialek “balorazio positiboa egin dute Hirugarren Sektorearekin elkarrizketa mamitsua izan dutelako” bizi duten errealitatearen inguruan. Diagnostikoarekin amaitu ostean, martxan jarri beharreko lerro estrategikoak zehaztu behar dira. Prozesu horretan lanean jarraituko dute sareen sareek datozen hilabeteetan.