Hirugarren Sektore Sozialeko Euskal Behatokiak antolatutako mintegia
Joan den urtarrilaren 28an Hirugarren Sektore Sozialeko Euskal Behatokiak online jardunaldi bat antolatu zuen, enpresen eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen arteko lankidetzari buruzko gogoeta egiteko. Jardunaldi hori “EHSS sustatzeko neurriei buruzko txostena” dokumentuan jasotako esperientzien eta datuen harira antolatu da. Txostena, EHSSren Legea, EHSSren Sustapen Estrategia eta 2030 Agendaren esparruan egin zen.
Bilera horretan, Administrazio Publikoetako eta enpresa zein enpresa-erakundeetako ordezkariak bildu ziren, bai eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakunde eta sareetakoak ere. Ondorengo gaiak jorratu ziren: enpresen eta EHSSren arteko lankidetza, 2030 Agendaren esparruan balio partekatua sortzeko modu gisa; lankidetzarako hainbat modu bilatzea; eta, azkenik, EHSSko enpresen eta erakunde eta sareen arteko topaguneak eta lankidetza garatzeko aukera emango duten alderdi garrantzitsuak identifikatzea.
Sareen Sarearen izenean Soraia Chacon presidenteordea eta Mikel Barturen koordinatzailea bertan izan ziren. Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak ireki zuen jardunaldia. Era berean, enpresa-erakundeetako eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko beste sare eta erakunde batzuetako ordezkariek ere parte hartu zuten.