Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 28ra arte egongo da zabalik

Cebekek boluntariotza pro-bono programaren edizio berri bat abiarazi du Bizkaiko erakunde sozialetan.

Programak Sareen Sarearen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetza du eta gizarte-erakundeei aholkularitza profesionala eskaintzea da bere helburu nagusia, kudeaketari lotutako zailtasunei eta erronkei aurre egiteko.

Edizio berrian parte hartzeko eskaera-epea otsailaren 28ra arte egongo da zabalik.

Pro-bono programan parte hartu nahi duten gizarte-erakundeek formulario digital hau bete behar dute.

Informazio gehiagorako, harremanetan jarri Nieves Gamizekin: ngamiz@cebek.es – Tel.: 656 787 220

Cebekek martxan jarri du boluntariotza pro-bono programaren edizio berri bat Bizkaiko erakunde sozialetan. Programa horrek Sareen Sarearen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetza du eta gizarte-erakundeei aholkularitza profesionala eskaintzea da bere helburu nagusia, kudeaketari lotutako zailtasunei eta erronkei aurre egiteko (estrategia, negozio-plana, finantzak, komunikazioa, marketina, baliabideak eskuratzea, etab.). Bestalde, programak boluntariotza egiteko aukera eskaintzen die ere Bizkaiko hainbat enpresatako profesionalei.

Dagoeneko zabalik dago deialdi berrirako eskaera egiteko epea, otsailaren 28ra arte. Pro-bono programan parte hartu nahi duten erakundeek formulario digital hau bete behar dute.

Eskaera bakoitzaren beharrak aztertu ondoren, Cebek erakundeekin harremanetan jarriko da, eskaeraren egoeraren eta lankidetza-prozesuaren berri emateko. Prozesu horretan, profesional laguntzaileek erronkak gainditzen lagunduko diete, boluntariotza birtualeko programa baten bidez. Programak guztira 4 saio izango ditu eta martxoaren 15etik apirilaren 5era bitartean egingo dira.

Webinar informatiboa

Programan parte hartu nahi duten erakunde guztientzat ordubeteko webinar bat antolatu da, probonoak erakunde sozialentzat eta boluntarioentzat dituen onuren inguruan. Otsailaren 16an izango da, 12: 00etatik 12: 45era. Webinarrean izena emateko, sakatu hemen.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Nieves Gamizekin, Cebek-eko Proiektu Berrien Garapeneko zuzendariarekin: ngamiz@cebek.esTel.: 656 787 220

Programaren datu orokorrak:

resumen programa cebek