Dokumentua eskuragarri dago Sareen Sarearen webgunean
Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Egunaren ospakizun-ekitaldian ofizialki aurkeztu ondoren, dagoeneko argitaratu dugu 2030 Agendaren eta Garapen Jasangarrirako Helburuen (GJH) aurrean gure sektorearen jarrera jasotzen duen txostena. Agenda horrek markatuko ditu garapenaren arloko nazioarteko jarraibideak eta eragina izaten ari da EAE osoan. Gure ustez, berezko planteamendua eta planteamendu eraldatzailea eskaini behar ditugu.
GJHak sustatzeko 400 ekintza baino gehiago jasotzen dituen dokumentua osorik kontsulta dezakezu gure webguneko mediatekan. Era berean, bertsio laburrago bat argitaratu dugu, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren jarrerari lotutako funtsezko 10 gakoekin.
EHSS 2030 Agendaren aurrean
Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala ez dago 2030 Agendaren deialditik kanpo. Bere esentzian dago modu kolektiboan gizarte bidezkoagoa eta solidarioagoa, kohesionatuagoa eta partehartzaileagoa, eta egun murgilduta gauden garapenereduarekin kritikoagoa dena eraikitzeko borondate sendoa.
GJHak aukera bat dira planetaren egungo egiturak dituen erronka ekosozialei aurre egiteko beharrezkoak diren eraldaketa sozial, ekonomiko eta politikoen eraldaketak ahalbidetzen dituzten eragile desberdinen arteko agendak adosteko.
Sareen Sareak Gizarte eraldaketarako eta Agenda 2030erako Eragile Anitzeko Foroan hartzen du parte, gizarte-eredu gizatiarragoa lortzeko, gure lurraldean beharrezkoak diren aliantzak eratuz eta Agenda 2030en inguruko herritarren inplikaziorako bideak ezarriz.
Sareen Saretik Agenda 2030en eta GJHen xehetasunen inguruko gogoeta lasaia, bateratua eta parte-hartzailea sustatu dugu. Prozesuan zehar, ikasteko eta lankidetzarako eremuak sortzea sustatu dugu, bai eta agenda 2030en eta GJHen inguruko parte-hartzea ere.
Prozesu horren ostean, ikuspegi estrategiko bateratua eta gizarteerakundeetako lan-ildoak GJHetara derrigorrean bideratzeko ekarpena lortu ditugu, bai eta Agenda 2030 hedatzekoa ere, geuretzat hartuz eta, ondorioz, euskal gizartean horren inguruko eragina sortuz.
Egindako prozesua laburbildu eta gure lurraldeko Agenda handinahi honen helburuak lortzeko garrantzitsuak diren gakoak eskaintzen dituen dokumentua osatu dugu, beste toki batzuetako eraldaketan ere lagunduz. Modu batera edo bestera GJHetan eta Agenda 2030en finkatutako xedeak lortzea sustatzen duten 400 ekintza baino gehiago jaso ditugu. Ekintza horiekin erakundeek haiei dagozkien xedeetara bideratzen dira eta guztiz bat egiten dute agenda 2030en islatzen diren helburuekin.